Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin-behineko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira
Zerrenda hauetan azaltzen diren pertsonek erreklamazioak aurkeztu ditzakete zerrenda honen kontra 3 egun naturaleko epean, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik hasita (azken eguna: martxoak 31).
Keretxudi Baratze Parkeak 48 baratze ditu eta bakoitzak 4 m2-ko gutxi gorabeherako azalera du. Parkearen gainontzeko azalera erabilpena komunitarioa du (zerbitzuen eraikina, bideak, ureztatzeko putzuak, konposta egiteko guneak…). Lau urte eta gero, Zumaiako Udalak Keretxuri baratze-parkeko partzela guztiak berriro esleituko ditu.
Erreklamaziorik gabeko epea pasa ondoren, edo bere kasuan, hauek ebatzita, Zumaiako Udalak behin betiko zerrenda onartuko du eta baratzak esleituko dira.
> ESLEIPENDUNEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA, ETA ITXARON-ZERRENDA
Baratzak erabiltzeko lizentziak prekarioan emango dira, eta lursailaren aprobetxamendua eta/edo erabilera urtebeteko epearekin emango da; epe hori gehienez 4 urte arte luzatu daiteke. Erabiltzaile bakoitzak 10,15 euroko tasa ordaindu beharko du hilabetero, eta 101,50 euroko fidantza jarri beharko du (udal-eremu publikoaren erabilera zuzena bermatzeko ezartzen da fidantza, eta lagatzeko epea agortzen denean itzuliko da). Interes taldekoak edozein ordainketa egitetik eta fidantza aurkezteko egin beharrez salbuetsita egongo dira.
Albiste erlazionatuak
Elikadura
Tokiko garapena
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20
Zumaia bizitzeko da
- Hemen da euskararen astea 2024/11/23
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18