Larretxoko bizilagunekin bilera azaroaren 29an (asteartea), Itzurunbideko igogailuaren nondik norakoak azaltzeko
Bilera arratsaldeko 18:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan. Itzurunbideko igogailuaren gaiaz gain, San Telmoko igogailuaren inguruko irisgarritasuna hobetzeko proposamena azalduko da.
San Telmo kalea eta Larretxo auzunea biltzen dituen igogailua egin ondotik, auzunearen irisgarritasuna hobetzeko lanean jarraitzen du Udalak. Bigarren igogailua Itzurubidean kokatuko da, hondartzara doan aldapan.
Larretxoko egoera berezia izanik, proiektuen ideia lehiaketa antolatu zuen Udalak, irtenbide egokiena aurkitu asmoz. Proposamenak aztertu ondotik, ideia lehiaketa irabazi zuen enpresarekin lanean aritu da Udala, eta bizilagunen ekarpenak kontutan hartuta, proiektua moldatu da. Gainera, plaza berdearen bi ertzetan malda irisgarriak eginez San Telmoko igogailua eta Larretxoko plataforma laua elkar daitezkeen ere aztertzen aritu da Udala.
Guzti horren inguruan aritzeko, udal ordezkari eta teknikariak, eta Itzurunbideko igogailua egin duten teknikariak Larretxo auzuneko bizilagunekin bilduko dira hilaren 29an (asteartea), 18.00etan udaletxeko pleno aretoan.
BILERA: LARRETXOKO IRISGARRITASUNA ETA ITZURUNBIDEKO IGOGAILUA
EGUNA: AZAROAK 29, ASTEARTEA
ORDUA: 18:00
LEKUA: UDALETXEKO PLENO ARETOA
Albiste erlazionatuak
Auzoak
- Auzoetara eta inguruko herri txikietara itzultzeko doako taxi zerbitzua eskainiko du santelmoetan Zumaiako Udalak 2024/04/03
- Hasi dira San Jose auzoko berrurbanizazio lanak 2023/11/27
- Oikia eta Artadi arteko herri bidea konpondu du Udalak 2023/11/03
- Estazio kaleko trafikoan aldaketak egongo dira hurrengo egunetan, asfaltatze lanak direla-eta 2023/06/09
Irisgarritasun Plana
Hirigintza
Zumaia bizitzeko da
- Sanpedroetako artisau azokan parte hartzeko deia zumaiarrei 2024/04/18
- Padel txapelketa mistoa jokatuko da Zumaian maiatzean eta ekainean zehar 2024/04/17
- Udal eraikinen garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko eta lan poltsa osatzeko prozesua hasi du Udalak, Lanbideren bitartez 2024/04/17
- 'Egin arraunean gurekin!' crowfunding kanpaina martxan, traineru berria erosteko 2024/04/12