Zumaiako Musika eta Dantza Eskolan izena emateko aukera, ostegunetik aurrera
Tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardinoa, pianoa, saxofoia, klarinetea, zeharkako flauta, eskusoinua, txistua, dultzaina, perkusioa eta oboea ikasteko aukera izango dute zumaiarrek. Gainera, musika tailerra, musika mintzaira, antzerkia, euskal dantza eta dantza garaikidea ere eskainiko dituzte. Matrikulazioa telefonoz edo e-mail bidez egin beharko da.
Musika eta dantza diziplinetan aukera zabala eskaintzen du Musika eta Dantza Eskolak, joera desberdinak landuz, bai bakarkako lanetan baita taldean ere. Hala nola, haurrentzako musika eta dantza tailerrak eskaintzen dira, baita dantza, antzerki, musikoterapia, harmonia, informatika musikala eta ahots teknikari lanen inguruko ikastaroak ere. Halaber, musika tresnen ikastaro ugari eskaintzen dira Eskolan, taldeka zein banaka praktikatzeko.
2021/2022 ikasturteko klaseak irailaren 13an hasiko dira, eta bihartik aurrera zenbait ikastarotan izena emateko aukera izango dute herritarrek. Hain zuzen, tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardinoa, pianoa, saxofoia, klarinetea, zeharkako flauta, eskusoinua, txistua, dultzaina, perkusioa eta oboea ikasteko aukera izango dute zumaiarrek. Gainera, musika tailerra, musika mintzaira, antzerkia, euskal dantza eta dantza garaikidea ere eskainiko dituzte.
COVID-19aren pandemiak sortutako egoera dela eta, telefonoz (943 86 11 83 zenbakira deituta) eta emailez (musikaeskola@zumaia.eus helbidera idatzita) egin beharko dira matrikulak. Hala ere, norbaitek eskolara joan beharko balu, hitzordua hartu beharko du. Horretarako aukera izango dute herritarrek astelehenetan eta ostiraletan 11:00etatik 13:00ak arte, eta astearte, asteazken eta ostegunetan 17:30etik 19:30era.
Musika eta Dantza Eskola
Ubillos jauregia (San Jose, 14)
943 86 11 83 / musikaeskola@zumaia.eus
> Astelehen eta ostiraletan: 11:00-13:00
> Astearte, asteazken eta ostegunetan: 17:30-19:30
Musika eta Dantza Eskolaren lana urtean zehar
Musika eta Dantza Eskolak, Zumaiako gizarte eta kultur bizitza aberasteko eta dinamizatzeko asmoarekin hainbat jarduera antolatzen ditu urtean zehar: Xexili astea, inauteriak, San Telmoak, elkartrukeak, topaketak, entzunaldi eta kontzertuak, dantzari txikiak…
Pandemia egoerak behartuta aurtengoa ere ikasturte berezia izango da, baina egoerak baimentzen duen neurriko programazioa antolatuko da.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2025/04/16
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16
- Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaia jarraitzeko aukera Zumaiako GUKAn 2025/04/15
- Zabalik dago kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilak 26 arte 2025/04/15
Ikastaroak
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Irailaren 9an zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2024/08/26
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
- Prest daude euskara ikasteko dirulaguntzen deialdiak 2024/06/12
Kultura
- Zabalik dago kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilak 26 arte 2025/04/15
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09
- Zabalik dago ekaineko artisau azokan parte hartzeko eskaera egiteko epea 2025/04/08
- Joseba Zulaikaren eta Jule Goikoetxearen bisitak izango dituzte 'Irakurri matte' irakurle taldean udaberri honetan 2025/03/17