Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia zabalik, urriaren 15era arte
Zumaiako Udalak urriaren 1ean zabaldu du euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia, udako ikastaroei zuzendutakoa, eta hilaren 15era arte egongo da zabalik. Diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza gisa egindakoak.
Urtero bezala, urriaren 1ean zabalduko du Zumaiako Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdiaren epea, udako ikastaroei zuzendutakoa.
Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntzen onuradun, eta diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak. Ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek betetzea:
-
Zumaian erroldatuta egotea
-
Gutxienez, % 80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea
Baldintza horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen % 100 eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan, trinko eta barnetegikoetan izan ezik; horietan gehienez ikastaroaren % 75 ordainduko zaie. Lan egoera egiaztatzeko lan bizitzako agiria aurkeztu beharko da, Gizarte Segurantzak emandakoa. Gainerako ikasleei, ohiko ikastaroetarako direnean gehienez % 75 ordainduko zaie eta barnetegietakoak direnean % 50.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-
Eskabidea beteta
-
Nortasun agiriaren fotokopia
-
Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria
-
Asistentzia % 80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak edo ikasketa zentroak berak emana.
-
Hirugarrenen alta emateko agiria (baldin eta aurrez aurkeztu ez bada edota aurreko kontua aldatu bada)
Eskaera epeak:
Bigarren deialdia (udako ikastaroena): urriaren 1etik 15era
Interesdunek Euskara Zerbitzuan eta Udalaren webguneko dirulaguntzen atalean izango dute eskura eskabidea, baita laguntzen deialdiari buruzko xehetasunak ere. Eskaera telematikoki egiteko aukera ere badago, Herritarren Atarian.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09
- Zesta punta eta esku pilota jaialdi ikusgarriak izango dira datozen bi asteetan Aitzuri pilotalekuan 2025/04/08
- Hurrengo astelehenean (apirilak 14) amaituko dira udazaintza zerbitzuko, udaleku irekietako eta kirol udalekuetako izen-emateak 2025/04/08
- Badator Lapetan, euskararekin jolas egiteko 2025/04/01
Euskara
- Badator Lapetan, euskararekin jolas egiteko 2025/04/01
- Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz 2025/03/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
- Zumaiako Udalak bat egin du UEMAk abiatu duen 'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpainarekin 2025/02/25
Ikastaroak
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Irailaren 9an zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2024/08/26
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
- Prest daude euskara ikasteko dirulaguntzen deialdiak 2024/06/12
Diru laguntzak
- Musika, antzerkia eta dantza arloko elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ere zabalik 2022/03/30
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea ostiral honetan amaituko da 2021/11/24
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2021/11/03
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia irekita 2021/10/01