Eskola kirol egokituan izena emateko epea zabalik
Desgaitasunen bat duten Aizarnazabal, Zestoa, Zumaia, Deba eta Itziargo haur eta gazteek parte hartu ahal izango dute eskola kirol egokituan. Astean bitan elkartuko dira Zumaian, lehorreko zein uretako kirol jarduerak egiteko. Izen-ematea zabalik dago, azaroaren 29ra arte.
Desgaitasunen bat duten haur eta gazteei zuzendutako eskola kirola jarriko dute martxan Urola Kostako mendebaldeko hainbat udalerritan. Gipuzkoako Foru Aldundiko, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko, Aizarnazabalgo, Zestoako, Zumaiako, Itziarko eta Debako udaletako ordezkariek eman dute proiektuaren berri. Urte berriarekin batera hasiko dira jardunaldiak, eta izen-ematea zabalik dago dagoeneko, azaroaren 29ra arte.
Mari Karmen Arregi Aizarnazabalgo alkatearen arabera, Gipuzkoan hamar pertsonatik batek du ezgaitasun ziurtagiria. Herritar horiek guztien eskubidean bermatzeko, eta desgaitasunen bat duten haur eta gazteek “kalitatezko” eskola kirola bermatua izan dezaten elkartu dira udalek, aldundiak eta federazioak.
Astean bi saio, Zumaian
Aizarnazabal, Zestoa, Zumaia, Deba eta Itziargo haur eta gazteak Zumaian elkartuko dira, astean bitan. Antolatzaileek bi talde osatzea aurreikusten dute: bata, astelehen eta ostiraletan elkartuko da; bestea, asteazken eta ostiraletan. Lurreko jarduerak egingo dituzte egun batean, eta igerilekuan izango da bigarren saioa. Aurtengoan 36 euroko kuota ordaindu beharko dute partaideek.
Izen-ematea azaroaren 29ra bitartean egongo da zabalik, tokian tokiko zerbitzuetan. Zumaiarren kasuan, 6 eta 16 urte bitartekoen izen-ematea eskoletako kirol eskola koordinatzailearen bidez egin beharko da; 16 urtetik gorakoek zein Zumaian eskoletan ikasten ez duten zumaiarrek kiroldegian eman beharko dute izena.
Izen emate prozesuaren edo eskaintzaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federaziora deitu dezakete: 943 462 514.
Elkarlanaren emaitza
Iñaki Ostolaza Zumaiako alkatearen esanetan “udalerri txiki eta ertainetan ezgaitasuna duten haur eta gazteen premiei erantzun ahal izateko” elkartu dira. Izan ere, “kolektibo hori bi aldiz kaltetua da, desgaitasuna edukitzeagatik eta landa eremuetan edo herri txikietan bizi direlako”. Egitasmoarekin bi egoera horiek irauli nahi dituzte.
Libana Taboada Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol teknikariak ere elkarlanaren beharra nabarmendu du. Gipuzkoako Eskola Kirol Egokituaren sarea osatzen ari direla azaldu du: “guztira 15 sare inguru daude martxan, eta 200 pertsonak hartzen dute parte”. Halaber, eskerrak eman dizkie eskolei, Berritzeguneei, Gizarte Zerbitzuei zein udalei halako zerbitzuak indartzeko egiten ari diren ahaleginagatik. Jarduera fisikoaren bidez gizarte inklusioari lehentasuna eman nahi dio Gipuzkoako Fordu aldundiak.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako Udalaren kirol instalazioetako zerbitzuak kontratatzeko lizitazio prozesua 2024/11/12
- Zumaiako Udalak, Zumaiako Kirol Elkarteak eta Innpala enpresak elkarlanean, pala jaialdia antolatu dute larunbat honetarako 2024/11/07
- Etiketa berdearen balioak soinean, 650 korrikalari eta boluntario mordoa ariko dira 15. Flysch Trail lasterketan 2024/10/01
- Larunbateko arraunlari beteranoen estropada dela-eta kontutan hartu beharrekoak 2024/07/18
Hezkuntza
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- [BIDEOA] ZHEko Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritu du Udalak 2024/10/31
- Prest dago plazerari buruzko ihes-gela 2024/09/26
- 360.000 euroko dirulaguntza lortu du Udalak, Aita Mari eraikina eraberritzeko 2024/06/27
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13