Txomin Agirre kaiko bidegorria konponduko du Udalak aste honetan
Ur-iragazketen ondorioz behera egin du bidegorriak, eta tarte arriskutsua sortu da bertan. Lanak behar bezala egiteko, larunbatera bitartean itxita egongo da moila aldeko bidea.
Zumaiako Udalak Txomin Agirre kaiko bidegorria hobetzeko lanak hasiko ditu bihar (uztailak 9). Hobekuntza horiek beharrezkoak dira erriotik datozen ur-iragazketen ondorioz bidegorria jaitsi egin delako eta oinezkoentzako erreiaren eta bidegorriaren artean tarte arriskutsua sortu delako.
Horiek horrela, konponketa lan hauekin oinezkoentzako bidea eta bidegorria plataforma berean jarriko dira berriro, kota berean, estropozu-arriskua kentzeko eta herritar guztien segurtasuna bermatzeko. Udalak 20.340 euro erabiliko ditu lan hau hauek egiteko.
Obra egin bitartean, bidegorria eta oinezkoentzako bidea itxita egongo dira zubi txikitik arranpla pareko zebrabidera arte. Ondo bidean, larunbat honetan zabalik egongo da bidea.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Makinak martxan Larretxon: hasi dituzte Itzurunbideko igogailua egiteko lanak 2025/02/20
- Brigadako bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat behin betiko izaeraz kontratatuko ditu Zumaiako Udalak 2025/02/07
- Tentsio handiko etxebizitza eremu izateko bidean da Zumaia 2025/01/31
Irisgarritasuna
Irisgarritasun Plana
Zumaia bizitzeko da
- Hurrengo astelehenean (apirilak 14) amaituko dira udazaintza zerbitzuko, udaleku irekietako eta kirol udalekuetako izen-emateak 2025/04/08
- Badator Lapetan, euskararekin jolas egiteko 2025/04/01
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- Kiroldegiko energia kontsumoaren ia herena eguzki-plaken bidez hornituko da 2025/03/31