Xey industriagunea biziberritzen hasteko, Sprilurri lursail bat saldu dio Udalak
Zumaiako Udalak eta Sprilur sozietate publikoak salerosketa akordioa sinatu dute. Xey industrigunea biziberritu eta herrira enpresa berriak ekartzeko pausuak eman nahi dituzte bi aldeek.
Zumaiako Udala akordio batetara iritsi da erakundearekin, eta Udalaren jabetzakoa den Xey industriaguneko lursail bat saldu dio. 2.870 m2 ditu partzelak.
Industrialdeak sortu eta kudeatzen ditu Eusko Jaurlaritzako SPRILUR erakundeak. Zentzu horretan, Udalaren helburua eta SPRILURren konpromisoa da etorkizunean Xey-ko industriagunea biziberritzea eta aktibitate berrientzat erakargarri bihurtzea. Bide horretan lehen pauso gisa kokatu dute akordio hau.
Iñaki Ostolaza alkatearen arabera herriko ehun industrialari indartsu eustea erronka garrantzitsua da, kalitatezko lanpostuak mantendu eta ahal den neurrian berriak sortzeko. Horretarako herrian dauden enpresak mantentzeaz gain etorkizunean enpresa berrien etorrera bilatzen da, eta helburu horretan aurrera egiteko paper garrantzitsua bete dezake Xey industrialdeak. “Industrialdea 1970 hamarkadakoa den arren impasse egoera batean aurkitzen da azken urteotan, eta SPRIrekin sinatutako akordioarekin biziberritzean lehen pausoekin hastea da helburua, etorkizunean industrigune hau garatzen joateko”, azaldu du.
SPRILUR sozietate publikoko Txaber Ouro ordezkariak azaldu duenez, Gipuzkoan erabilera industrialerako lurra falta da, eta halako erosketekin industria erakartzeko gune berriak sortu nahi dituzte. Eremu hori egokitzeko lanak egingo ditu SPRILURek, epe ertainean enpresa berriak erakartzeko asmoz.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Hemen da euskararen astea 2024/11/23
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
Lanpostuak
- Balenciaga ontziolan izan da Iñaki Ostolaza alkatea, 'Edda Brint' ontziaren izendapen ekitaldian 2022/06/17
- Macarbox enpresak lantegi berria zabalduko du Zumaian 2021/03/24
- Ofizial-igeltsero lanpostuaren hautaketa prozesuko proba praktikoaren behin behineko emaitzak argitaratu ditu Udalak 2021/03/01
- Udaleku irekietako begirale eta koordinatzaile postuetara aurkezteko epea bihar zabalduko da 2021/03/01
Industria
- Hitzarmena sinatu dute Zestoa, Zumaia, Deba eta Itziarrek, herritarrei eman beharreko zerbitzua hobetu eta estrategia bateratuak martxan jartzeko 2022/06/23
- Balenciaga ontziolan izan da Iñaki Ostolaza alkatea, 'Edda Brint' ontziaren izendapen ekitaldian 2022/06/17
- Oikiako industrialdean 69.000 metro koadro atonduko ditu Sprilur-ek, enpresa berriak erakartzeko 2021/12/16
- Macarbox enpresak lantegi berria zabalduko du Zumaian 2021/03/24