LEKU ALDAKETA: HAPOri buruzko saioak Alondegiko Oxford aretoan egingo dira
Zumaiako HAPO berriari buruzko informazio saioak izango dira gaur eta bihar. Hasiera batean Aita Mari zinean egin behar zituzten hitzaldiak, baina lekua aldatu dute: Alondegian izango dira saioan, Oxford aretoan. Oraindik izen-ematea zabalik dago.
HAPO udalerriko lurzoruen eta eraikinen erabilerak arautzen dituen tresna nagusia da, eta ingurune naturala, mugikortasuna, espazio publikoa edota etxebizitza gaietan eragin zuzena izango du, besteak beste. Gai horren inguruko bi saio egingo ditu Zumaiako Udalak hilaren 22an eta 23an, euskaraz eta gazteleraz, hurrenez hurren. Bi saioak Alondegiko Oxford aretoan izango dira, 18:30ean.
Eman izena hemen klik eginda
Informazio saioan landuko den edukia
HAPOren inguruko informazio gehiago: https://hapo-zumaia.eus/eu/
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Hurrengo astelehenean (apirilak 14) amaituko dira udazaintza zerbitzuko, udaleku irekietako eta kirol udalekuetako izen-emateak 2025/04/08
- Badator Lapetan, euskararekin jolas egiteko 2025/04/01
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- Kiroldegiko energia kontsumoaren ia herena eguzki-plaken bidez hornituko da 2025/03/31
Parte hartzea
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2025/03/10
- Urriaren 5ean izango da aurtengo Flysch Trail mendi lasterketa 2025/03/03
- Olarro zopa egiteko dauden arazoei irtenbidea bilatzeko prest dauden herritarrekin harremanetan jarri nahi du Zumaiako Udalak 2025/02/27
- Urtarrilaren 14an (asteartea) zabalduko dute HAPOari buruzko erakusketa, bi bisita gidaturekin 2025/01/09
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)
- HAPOari alegazioak aurkezteko epea apirilaren 30era arte luzatuko du Udalak 2025/03/25
- Urtarrilaren 14an (asteartea) zabalduko dute HAPOari buruzko erakusketa, bi bisita gidaturekin 2025/01/09
- Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman dio udalbatzak 2024/12/23
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29