Zabalik dago kirol elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea
Eskaerak ekainaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira, beharrezko dokumentazioarekin batera, kiroldegian edo udaletxeko erregistro nagusian.
Zumaiako kirol elkarteek urteko dirulaguntza eskaera egiteko deialdia zabalik da gaurtik. Irabazi asmorik gabeko herriko kirol elkarteek hilabeteko epea izango dute laguntzak eskatzeko.
Horretarako baldintzetan azaltzen den eskaera orria eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute kiroldegian edo udaletxeko erregistro nagusian. Eskaerak egiteko azken eguna ekainaren 15era arte (eguerdiko 14:30ean amaituko da epea).
> Deialdia
> Oinarriak
Entregatu beharreko dokumentuak:
- 1. Eranskina DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO ORRIA
- 2. Eranskina BESTE LAGUNTZA ESKABIDEEN AITORPENA
- 3. Eranskina EUSKARA BULTZATZEKO EGINDAKO EKARPENA
- 4. Eranskina EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNAREN IKUSPUNTUA NORAINO KONTUAN HARTZEN DEN PROIEKTUAN.
- 5. Eranskina KIROL JARDUEREN DESKRIBAPENA
- 6. Eranskina APARTEKO KIROL JARDUERAREN DESKRIBAPENA
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Larunbateko arraunlari beteranoen estropada dela-eta kontutan hartu beharrekoak 2024/07/18
- Zumaiako Udalak futbol-zelaira sartzeko bide egokiak erabiltzea eskatzen du 2024/07/01
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
- Futbol zelaiko argiteria LED teknologiara aldatzen ari da Udala 2024/06/06