Larretxoko bizilagunekin bilduko dira udal ordezkariak, Irisgarritasun Plana eta igogailuen gaia lantzeko

2021/04/22

Maiatzaren 5ean izango da bilera, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Parte hartzeko aurrez eman beharko da izena.

Zumaiako Irisgarritasun Plana osatzen aritu da Udala joan den azarotik hona. Udal eraikinak, espazio publikoa, garraioa zein komunikazioa aztertu dira, irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin.

Irisgarritasun Planaren baitan,  Larretxo auzoko egoera modu berezian aztertu da. Lanketa horren baitan herritarrekin online saioa egin zen urtarrilean.

Auzoko egoera aztertuta, herritarren ekarpenak jasota, eta beharrezko azterketak egin eta gero, Larretxoko bizilagunekin bilduko dira udal ordezkariak maiatzaren 5ean (asteazkena). Bilera horretan Irisgarritasun Planaren nondik norakoak eta igogailuen inguruko proposamenak aurkeztuko dituzte.

Bileran parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, hirigintza@zumaia.eus helbidera idatzita edo 943 86 50 33 zenbakira deituta.

Albiste erlazionatuak