Ostegun honetan gurasoekin bilduko dira Ludotekako hezitzaileak
Ludoteka zabaldu aurretik, guraso eta tutoreekin bilduko dira ostegun honetan, ikasturteko antolaketa berria eta izen emate prozesua azaltzeko. Bi saio egingo dituzte Aita Mari zinean, 18:30ean euskaraz eta 19:00ean gazteleraz.
Zumaiako Ludotekak ikasturte berriari ekingo dio urrian, eta xehetasunen berri emateko, bertako hezitzaileak guraso eta tutoreekin bilduko dira ostegun honetan, hilaren 17an. Bi saio egingo dituzte Aita Mari zinean: lehena, 18:30ean, euskaraz; eta bigarrena, 19:00ean, gazteleraz. Saiora familia bakoitzetik kide bakarra joateko eskatu dute.
Bizi dugun osasun egoerara dela-eta, azken hilabeteotan Ludotekako jarduna ere ezohikoa izan da. Estalapean haurren txokoa sortu zuten lehenengo, eta udaran Topalekuak antolatu zituzten. Orain berriro irekiko dituzte Ludotekako ateak, eta “arduraz, baina gogotsu” hasiko dute ikasturtea.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
Haurrak
- Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an 2024/06/11
- Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea 2024/06/07
- Datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik, uztailaren 12ra arte 2024/06/03
- Bizikleta eguna izango dugu Zumaian larunbat honetan 2024/05/29
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11
Hezkuntza
- 360.000 euroko dirulaguntza lortu du Udalak, Aita Mari eraikina eraberritzeko 2024/06/27
- Zumaiako Herri Eskolako Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritzeko lanak martxan 2024/06/05
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
- Erribera kaleko zamalanen ordutegia doitu egin da ikasleen segurtasunari lehentasuna emateko 2024/05/10