Astelehenean zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea

2023/09/15

Ikastaroetan plaza baino izen-emate gehiago egonez gero, zumaiarrek izango dute lehentasuna, eta, beharrezkoa bada, zozketa egingo da azken horien artean. Izen-ematea irailaren 18tik 27ra egongo da zabalik.

Zumaiako Udalak dagoeneko eman du 2023/2024 ikasturteko Forondako ikastaro eskaintzaren berri. Datorren astelehenean (irailak 18) zabalduko da izen-ematea. Urriaren erdialdean hasiko dira ikastaroak, eta maiatzaren amaieran amaitu. 

Helduei zuzendutako ikastaro eta tailerrak honakoak dira: pintura (bi talde), oinarrizko zeramika (bi talde), zeramika aurreratua (bi talde), yoga (bi talde) eta egur taila. Jubilatuentzat espresuki zuzendutako yoga ikastaroa ere eskainiko da aurten –ikastaro hau Torreberrin egingo dute–. Azkenik, haurrentzat (8-12 urte) eta nerabeentzat (13-16 urte) prestatutako oinarrizko pintura ikastaroak ere izango dira. Forondako kultur ikastaroetan izena emateko epea irailaren 18tik 27ra egongo da zabalik.  

Ikastaro horiez gain, bestelako eskaintza ere badagoela gogorarazi dute, honakoak, zehazki: Pand´oro elkarteak eskulan tailerra eta jostundegia antolatzen ditu; KZgunean teknologia berriei buruzko zerbitzu eta ikastaroak eskaintzen dira; eta, Musika, Dantza eta Antzerki eskolak ere eskaintza zabala du. Ikastaro eta tailer horietan izen-emateko, jarri harremanetan dagokion elkarte edo zerbitzuarekin.

> Ikusi hemen ikastaroen eskaintza osorik

Forondako ikastaroetan zen-ematea

Kultur Sailak zuzenean antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea irailaren 18tik 27ra egongo da zabalik, eta parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte izena emateko:

  • Aurrez aurre Alondegiko 1. solairuan, astelehenetik ostiralera 09:30etik 14:00etara bitartean
  • E-mail bidez: alondegia@zumaia.eus-era izen-emate orria bidalita
Epe barruan egindako eskaera guztiak jasota, irailaren 28an egingo dute zozketa. Ikastaroetan plaza baino izen-emate gehiago egonez gero, zumaiarrek izango dute lehentasuna, eta, beharrezkoa bada, zozketa egingo da azken horien artean.

Ondoren, irailak 28-29 bitartean, ikastaroetan lekua lortu dutenekin harremanetan jarriko da Kultur Saila, matrikularen ordainketa egiteko epearen berri emateko –plaza lortu ez dutenekin ere jarriko dira harremanetan, hurrengo egunetan–.

Matrikula egiten amaitzeko, beharrezkoa izango da urriaren 4a (asteazkena) baino lehen matrikularen lehen zatia ordaintzea. Ordurako ordainketa egiten ez dutenak zerrendatik kenduko dira, eta itxaron-zerrendan dauden herritarrei eskainiko zaio plaza.