Kaleko argiteriaren eta semaforoen energia-eraginkortasuna hobetzeko 580.000 euro jasoko ditu Zumaiako Udalak
Guztira 1.177.000 euro erabiliko ditu Udalak herriko argiteriaren efizientzia hobetzeko bigarren fasean, eta ia %50 IDAEren dirulaguntzarekin ordainduko du. Lan horiei esker, energia kontsumoan %75 aurreztea lortuko da, eta 446,41 tona CO2 gutxiago emitituko dira.
Zumaiako Udalak kaleko argiteria-instalazioen eraginkortasuna hobetzeko proiektua aurkeztu zion 2020ko irailean IDAEri (Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Erakundea). Aste honetan bertan proiektuaren ebazpena jaso du Udalak, eta proiektua finantzatzeko 580.000 euro jasoko ditu. Hala, proiektu osoaren lizitazio prezioaren %50a ordaindu ahal izango du dirulaguntza horrekin. 2022a amaitu aurretik hasiko dituzte lanak.
1.503 kale-argiren argia aldatuko du Udalak (guztira 2.344 kale-argi daude Zumaian), baita 111 semaforoen argiak ere. Instalazio horiek guztietan jarriko diren argi berriak azken belaunaldiko LED teknologiakoak eta eraginkortasun handikoak izango dira, eta driver elektroniko programagarria izango dute, argi-fluxua ordutegiaren eta bide moten arabera egokitu ahal izateko. Aginte-taulei dagokienez, 33 hobetuko dira (herrian dauden gainontzeko 13 aginte-taulak lehenengo faseak aldatu ziren). Gainera, telekudeaketa-sistema bat instalatuko da, eta kableak eta egoera txarrean dauden zutabeak ordezkatuko dira. Azkenik, legeak aginduta, zenbait eremutan argi sistemak aldatuko dira.
Proiektuaren helburua da, herriko energia kontsumoa murrizteaz gain, energia eraginkortasuna bultzatzea, baita ingurumenari eragindako kalteak gutxitzea ere. Gainera, Zumaiako Udalak energia kontsumoan aurreztuko du, kopuru hori Zumaia hobetzeko bestelako neurrietarako bideratuz.
Aldaketa horiek guztiek eginda, Zumaiako Udalak 4/2019 Jasangarritasun Energetikoaren Legeak ezartzen dituen zenbait betebehar beteta edukiko ditu. Eraikinetan, ibilgailuetan eta argi publikoetan ikuspegi hau txertatzeko betebeharra ezartzen du lege honek, eta proiektu hau amaituta, kale argiteriari dagozkion betebeharrak beteta edukiko ditu Zumaiako Udalak.
Energia kontsumoa %75 baxuagoa
Kale-argien potentzia 248,29KW-tik 59,52KW-tara jaitsiko dute; semaforoetan 9,178KW-tik 2,31 Kw-ra. Potentziaren jaitsiera nabarmen horri esker, eta proiektuan aurreikusten diren aldaketa horiek guztiekin, energia kontsumoa asko jaitsiko da: %75. Gainera, 446,41 tona CO2 gutxiago emitituko dira atmosferara.
Zumaiako Udalak 2016an heldu zion herriko argiteria publikoa hobetzeko ekimenari. Auditoria bat egin, eta aurrera begirako pausoak zehaztu ziren orduan. Lehenengo fase horren balorazio oso ona egiten dute udal teknikariek. Izan ere, %73 inguruko aurrezpena lortu da kontsumoan, eta mantenu-lanak asko murriztu dira. Gainera, argiztapen mailak legez ezarritako mugetara egokitu dira.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
- Ardantzabideko igogailua ez da erabilgarri egongo ostegunean eta ostiralean 2024/11/19
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
Energia
- Egutera energia kooperatibak Kontseilu Errektorea izendatu du bere lehen Batzar Nagusian 2024/07/29
- Martxa onean doa Egutera energia kooperatibaren bazkidetza kanpaina 2024/05/23
- [BIDEOA] Egin zaitez Egutera energia kooperatibako bazkide! 2024/03/16
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
Ingurumena
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
- Hasi dituzte Eguteraren eguzki parkea eraikitzeko lanak 2024/06/07
- Futbol zelaiko argiteria LED teknologiara aldatzen ari da Udala 2024/06/06