2034ra arteko Euskararen Plan Estrategikoa onartuko dute maiatzeko ohiko osoko bilkuran
Maiatzeko ohiko osoko bilkura egingo dute ostegun honetan, beti bezala, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan.
Ostegun honetan (maiatzak 29) izango da maiatzeko ohiko osoko bilkura. Saioan arteztuko dituzten gaietako bat 2024-2034 Euskararen Plan Estrategikoa izango da. Euskaraldia amaitzearekin bat onartuko dute, eta hurrengo urteotan Zumaian euskararen arloan egin beharrekoak jasotzen ditu.
2024ko udazkenean abiatu zen plana osatzeko lanketa. Zumaiako Udalak AHIZE-AEK hizkuntza aholkularitza kooperatibaren laguntza izan du prozesu osoan zehar. Eusko Jaurlaritzak ezarritako AROA marko estrategikoaren baitan egindako prozesu honek diagnostiko bat egin zen lehenengo; herriko hainbat eragile eta norbanakoren parte hartzea ere jaso zen bertan. Beranduago parte hartze saio irekiak egin zituzten. Lanketa horretatik ateratako emaitza da plana.
Plan berriak hurrengo hamar urteetarako Zumaiako hizkuntza politika zehazten du, ikuspegi estrategiko eta komunitario batetik. Helburua da euskararen erabilera sustatzea, arlo guztietan (administrazioa, hezkuntza, lan mundua, aisialdia…) eta herritarren arteko elkarlana eta kontzientziazioa indartzea.
Osoko bilkuran bestelako gaiak ere aztertuko dituzte, hala nola: zenbait kreditu aldaketa eta 2026ko lan-egutegia.
Albiste erlazionatuak
Osoko bilkurak
- Urriko ohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean 2025/10/30
- Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak 2025/10/03
- Ezohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean 2025/10/02
- 2026rako ordenantza fiskalak onartuko dituzte osteguneko ohiko osoko bilkuran 2025/09/23
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17



