650 korrikalaritik gora ariko dira Flysch Trail lasterketaren 14. edizioan
09:30ean abiatuko da 23 kilometroko proba, eta 10:00etan 14 kilometrokoa. Proba eta gero, korrikalarientzat eta boluntarioentzako festa izango da Beheko Plazan. 650 korrikalarik hartuko dute parte proban, eta horietatik %25a dira emakumeak. Boluntario moduan 230 herritar inguru ibiliko dira.
Santa Klara nekazaletxean aurkeztu dute Flysch Trail lasterketaren 14. edizioa. Lekua ez dute ausaz aukeratu, aurtengo lasterketan, besteak beste, tokiko ekoizleei lekua egin nahi izan dietelako. Karlos del Pilar antolatzaile eta boluntarioak, Ana Eizagirre ekoizle eta Landaolako lehendakariak, Aitor Manterola Kirol zinegotziak, Maite Egaña partaidetza eta berdintasun zinegotziak eta Mikel Aranbarri Caja Ruraleko ordezkariak eman dituzte kirol probaren xehetasunak, eta, talde argazkia atera dute ekitaldiaren amaieran.
Igande honetan, urriaren 8an, izango da 14. Flysch Trail mendi lasterketa. 650 korrikalarik hartuko dute parte bertan, eta korrikalarien %25a emakumeak izango dira, aurreko urteetan baino dezente gehiago (orain arte %18-19 inguruan ibili da kopurua). Bi ibilbide desberdin izango dira: 23 kilometrokoa, 9:30ean hasiko dena, eta 14 kilometrokoa, 10:00etan Beheko plazatik abiatuko dena. Ibilbideak antzekoak izango dira, baina, lasterketa luzearen kasuan, mendataren igoera txertatu dute ibilbidean.
> Informazio gehiago
Hamahiru urtez Flysch kirol elkartea arduratu da mendi lasterketaren antolaketaz, baina, arrazoi desberdinak tarteko, antolakuntzaren erreleboa Zumaiako Udalari ematea erabaki zuten iaz. Hori horrela, beharrezko informazio trukaketa egin ondotik, 2023ko Flysch Trail lasterketa Zumaiako Udalak antolatu du, herritar talde batekin batera. Aitor Manterola zinegotziak eskerrak eman dizkie orain artean lan egiten duten guztiei, eta, lekukoa hartu duten horiei guztiei, korrikalariei, ekoizleei eta babesleen lanaren garrantzia azpimarratu du.
Lasterketa eta gero, korrikalari eta boluntarioentzat festa
Korrikalariak probak amaitu ahala, une horiek girotzen jarraitzeko, Zumaia Flysch Traileko arduradunek festa antolatu dute. 12:30etik 15:30era bitartean, janariaz eta edariaz gozatu ahal izango dute korrikalariek eta boluntarioek. Anoagunean otordu beroa eskainiko dute: hanburgesak, txorizo egosia, arroza, salda, eta bestelakoak. Bitarte horretan elektrotxarangaren musikaz gozatzeko aukera ere izango dute.
Helburua da lasterketa eta gero korrikalari zein boluntarioentzat ospakizun momentu bat sortzea, horiek guztien parte hartzea eskertzearekin batera. Guztira 650 kirolari ariko dira korrika, eta 230 boluntario.
Kirol probaren balioak praktikara
Antolaketan egondako aldaketa probestuta, Zumaiako Udalak kirol probaren inguruko hausnarketa egin du herritarrekin batera, Flysch Trail mendi lasterketaren izaera, helburuak eta ezaugarriak zumaiar guztien artean zehaztuz.
Horiek horrela, Flysch Trail Lasterketa aldaketa filosofiko bat bideratu du, lau oinarri jarri dituzte:
-
Kirola Sustatzea: Herritar gehiagok parte hartzeko aukera izan dezan, 14 kilometroko lasterketa gehitu da Flysch Trailera.
-
Korrikalaria da protagonista: "Kirolaria, korrikalaria, dago erdigunean. Beste guztiok laguntzeko gaude. Korrikalaria ez badago, ez dago lasterketarik". Ideia hori oinarri hartuta, kirolariak zaintzeko eta haien parte hartzea eskertzeko ekimenak antolatu dira.
-
Ingurumena zaindu eta babestu: Flysch Trail mendi lasterketak paraje izugarriak zeharkatzen ditu, eta, berau zaintzeko neurriak, eta ingurumenaren babesean kontzientziatzeko ekintzak egingo dira.
-
Herriko ekoizle eta merkatariei ikusgarritasuna ematea: Sarietan zein korrikalariei ematen zaien poltsetan herriko ekoizleen, merkatarien eta tabernarien produktuak izango dira. Horrekin batera, korrikalarien artean egiten den zozketan ere, bertako produktuak banatuko dituzte.
Lasterketa antolatzeko lehenengo bilera irekian 25 lagunek parte hartu zuten, eta bertatik lan-taldeak sortu zituzten. Lan-talde horietako bakoitzeko kideak izan dira ekoizle eta merkatariekin, zein ekarpen ekonomikoa egiten duten eragileekin harremanak egin dituztenak.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



