Alde Zaharrean trafiko aldaketak azaroaren 30ean, Komentuko obrak direla-eta
Azaroaren 30ean (asteazkena) sartuko dute Komentuko obra egiteko garabia. Egun horretan, 07:30-20:30 bitartean, Bonifazio Etxegarai kalea eta San Jose kalearen zati bat itxita egongo dira oinezkoentzat zein trafikoarentzat.
Azaroa erdialdean hasi ziren Mojaxarren Komentua eraberritzeko lanak. Barruko materiala atera, eta lehen hesitze lanak egin ondotik, datorren astean garabia sartuko dute Komentuko eremura. Barruan kokatuko dute, eta bertatik egingo dute lan, baina garabia iristen den egunean trafiko aldaketak izango dira Alde Zaharrean eta San Jose kalean.
Hori horrela, azaroaren 30ean (asteazkena) itxita egongo dira Bonifazio Etxegarai kalea eta San Jose kalearen zati bat (1A-35W atarien arteko bidea, Ubillos zeharkatzen duena). Horregatik, honako aldaketak izango dira trafikoan:
AZAROAK 30 (ASTEAZKENA) | 07:30-20:30 | Bonifazio Etxegarai kalea eta San Jose kalea (1A-35W atarien arteko bidea) itxita
-
Oinezkoak: etxeko atarietarako joan-etorriak bakarrik egin ahal izango dira
-
Ibilgailuak: errepidea erabat itxita egongo da. Ordezko bidea jarriko da: Angeles Sorazu kaleko aldapatik joan, Arritokieta kaletik igo, eta Odieta kaletik jaistea.
-
Erribera kalea 1 eta 1BIS atarietako bizilagunentzat oharra: arau orokor gisa, egun horretan ezin izango da ibilgailurik atera eremu horretatik (ez kanpoko aparkalekuetatik, ezta garajetik ere). Momentu puntualetan soilik irekiko da, obraren garapenaren arabera.
- Ubillos zeharkatzen duen bidea noranzko bakarrean erabili ahal izango da (mapan zehazten den moduan). Horrenbestez, Ubillosera ezingo da autoarekin sartu.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07
Hirigintza
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02




