Ardantzabideko auzokonposta gunea indartuko du UKUEk

2021/10/19

Alde batetik, ahalik eta herritar gehienek auzoan konposta egiteko guneak erabilita, hondakinak murriztea lortu nahi da; bestetik, konposta egiteko guneen funtzionamendua hobetzeko ere baliatu nahi da kanpaina.

Auzokonpostaren bidetik, Urola Kostako Udal Elkarteak beste urrats bat eman nahi du hondakinen kudeaketa egokian, eta horretarako, Ardantzabideko auzokonposta gunea indartzeari ekingo dio. Helburua bikoitza da; alde batetik,  ahalik eta herritar gehienek auzoan konposta egiteko guneak erabilita, hondakinak murriztea lortu nahi da; bestetik, konposta egiteko guneen funtzionamendua hobetzeko ere baliatu nahi da kanpaina.

Kanpainaren bidez, interesa agertu eta izena ematen duten bizilagun guztiei konpostari buruzko formakuntza tailer bat eskainiko zaie. Formakuntzaz gain, aholkularitza zerbitzua ere eskainiko da. Izan ere, Ardantzabide kaleko konposta egiteko gunea teknikari baten gidaritzapean kudeatuko da. Jarraipen lanez gain, teknikariak arreta eta aholkularitza zerbitzua ere eskainiko dizkie bizilagunei.

Konpost gehiago, hondakin gutxiago

2005. urteaz geroztik, konposta egiteko hainbat bide dituzte Urola Kostako herritarrek. Batzuek etxean egiten dute, beste batzuk bizilagunen artean, beste batzuk auzoan…  Auzoan konposta egiteko aukerari dagokionez, eskualdeko 4 udalerritan eskaintzen du horretarako aukera Udal Elkarteak. Hain zuzen ere, auzoan konposta egiteko udalek eta Udal Elkarteak jarritako 12 eremu daude eskualdean:  Getarian 3, Orion 3, Zarautzen 1 eta Zumaian 5.  

Oro har, urtez urte gora egin du konposta egitea erabaki eta bere hondakin organikoen konposta egiten duten eskualdeko familien kopuruak.  Prebentzioaren bidetik, konposta egin eta hondakin gutxiago sortuta, hondakinek kudeaketak dakartzan kostu ekonomikoak murrizteaz gain, hondakinen azken tratamenduak sortzen dituen beste hainbat arazo ere ekingo dira.

Argibideak eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua

  • Tel. 943890808
  • ingurumena5@urolakosta.eus