Astelehenean zabalduko dute Zumaiako Musika eta Dantza eskolako matrikulazioa
Ekainaren 8tik 11era matrikulazio epea zabalik egongo da Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleentzat. Matrikulazioa automatikoa izango da eta baja eman edo ikasgai berri batean izena eman nahi dutenek musika eskolan bertan jakinarazi beharko dute. Ikasle berriek ekainaren 15etik 18ra egin ahal izango dute matrikula.
Datorren astelehenetik ostegunera Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleentzat matrikulazio epea irekiko dute. Azaldu dutenez, matrikulazioa automatikoa izango da bertako ikasleen kasuan, eta baja eman edo ikasgai berri batean izena eman nahi dutenek jakinarazi egin beharko dute.
Musika Tailerreko 3. mailako ikasleek musika-tresna aukeratzeko lehentasuna izango dutela adierazi dute, eta epe berdinean egingo dute aurrematrikula. Horiei ekainak 15eko astean ziurtatuko diete plaza.
Ikasle berrien kasuan, ekainaren 15etik 18ra bitartean egin ahal izango dute matrikula.
COVID-19ak sortutako egoera dela eta ahal den neurrian matrikula eta bajak telefono edo emailaren bidez egitea lehenetsiko dute. Norbaitek ezin badu eta eskolara bertaratu behar badu, hitzordua hartzea ezinbestekoa izango da. Gainera, aurrerantzean Musika eta Dantza Eskolan edukiko dituzten baldintza eta arau berriak laster jakinaraziko dituztela adierazi dute.
Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:30etara
Emaila: musikaeskola@zumaia.eus
Telefono zenbakia: 943 861183
Ekainaren 15tik 18era ikasle berrientzat matrikulazioa zabalduko da ordutegi berdinean.
Albiste erlazionatuak
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01



