Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz
Herritar gehienek autolikidazio proposamena jasoko dute, eta garrantzitsua da onartzean euskarazko harremana nahi dela esatea. Aurtengo kanpainaren helburua %30era hurreratzea izango da.
Zumaiako Udalak ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ egiteko kanpaina jarri du aurten ere martxan, UEMArekin elkarlanean. Horrela, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio eta, bide batez, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.
Urtez urte kopuruak gora egiten du, eta % 30era hurreratzea izango da 2020ko kanpainaren helburua. Hona hemen aurreko urteetako datu batzuk:
2019 |
2017 |
2015 |
2013 |
2011 |
|
| Aitorpena egin zuten zumaiarrak | 5.151 | 5.076 | 4.908 | 5.012 | 5.059 |
| Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izan daitezela eskatu zutenak |
1.342 (%26,05) |
1.230 (%24,23) |
1.076 (%21.92) |
1.005 (%20,05) |
830 (%16,40) |
Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara:
-
Autolikidazio proposamena
-
Mekanizatua
-
Internet bidezkoa
Udaleko Euskara Zerbitzua harremanetan jarri da errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin eta toki hauetan lagunduko dizute aitorpena euskaraz egiten:
|
AM aholkulariak |
943 862609 |
|
|
Unanue aholkulariak |
943 860960 |
|
|
Zumai aholkularitza |
943 862624 |
Hala ere, kontuan hartuta gaur egun herritar gehienek autolikidazio proposamena jasotzen dutela, horri eman nahi izan zaio aurten ere garrantzia. Autolikidazioa onartzerakoan (telefonoz deituta edo internet bidez) euskaraz nahi duzula esanez gero, hortik aurrera hala etorriko zaizkizu Ogasunaren komunikazioak. Jada hasia da Aldundia proposamen horiek bidaltzen, eta apirilaren 6tik aurrera onartu ahal izango dira. Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzeko epea noiz zabalduko duten ez dute zehaztu oraindik, eta kanpaina aurten uztailaren 29an amaituko da. Argibide gehiago Ogasunaren webgunean.

Aldundiaren erronka ere bai
Gipuzkoako Foru Aldundiak lau urteko egitasmo bat abiaraziko du aurten, eta epe horren bukaeran hauxe lortu nahi dute: Ogasunarekin euskaraz egitea aukeratu duten gipuzkoarren kopurua 100.000 lagunera iristea (gaur egun 78.000 inguru).
Horregatik, «Ogasunarekin euskaraz» logoa gehituko dio Zumaiako Udalak kanpainarekin lotutako euskarri guztiei, UEMAko Gipuzkoako gainerako herrietan bezala.
Herritarrek Aldundiarekin dauzkaten harremanetan euskara lehenesteko azalpenak fitxategi honetan daude:
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
UEMA
- Zumaiako Udalak bat egin du UEMAk abiatu duen 'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpainarekin 2025/02/25
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Zumaiako Udalak bat egin du UEMAk abiatu duen "egin nirekin ere euskaraz!" kanpainarekin 2023/11/21
- Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz 2023/03/27



