Autobusek ez dute geldialdirik egingo Txomin Agirre kaian ostiral honetatik aurrera
Uda sasoian herrigunean sortzen diren trafiko arazoak arintzeko, autobusak ez dira Txomin Agirre kaira sartuko. Abuztuaren 31ra bitartean Patxita Etxezarretako geltokiak erabili beharko dira.
Ekainaren 27tik abuztuaren 31ra (biak barne) Txomin Agirre kaiko autobus geralekuak ez dira erabilgarri egongo, uda sasoian egon daitezkeen trafiko eragozpenak saihesteko. Hori dela-eta, Zumaia-Donostia lineako autobusek Patxita Etxezarreta kaleko geltokietan egingo dituzte geldialdiak aldi honetan.
Bestalde, Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du autobus pribatuek debekatuta dutela herrigunera sarrera, halako ibilgailuek trafikoan sortzen dituzten pilaketak saihesteko.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07
Mugikortasuna
- Torreagako 46 BOE etxebizitzen hitzarmena, Mugikortasun Jasangarrirako Plana eta Komentuko funtzionamendu araudia onartu dituzte uztailaren osoko bilkuran 2025/07/25
- Itzurunbidea guztiz itxita egongo da ostegun honetan (ekainak 26), igogailuaren obrak tarteko 2025/06/24
- Mugikortasun Planeko ekintzak lehenesteko tailerra egingo dute datorren asteazkenean (ekainak 11) 2025/06/03



