Mugikortasun Planeko ekintzak lehenesteko tailerra egingo dute datorren asteazkenean (ekainak 11)
Herritarrak erdigunean dituen eta Zumaiarako pentsatutako mugikortasun-eredua garatzeko ekintza plana prest dago. Jarduketa konkretu horiek lehenesteko saioa izango da asteazkenekoa; 18:30ean izango da, Oxford aretoan, eta parte hartzeko aurrez eman beharko da izena.
Zumaiako Udalak duela urtebete abiatu zuen Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana (HMJP) osatzeko prozesua. Plana Zumaia pertsona guztientzat irisgarria eta atsegina izateko bideorria izango da, eta ingurumen-jasangarritasunean oinarritutako mugikortasun-eredua bultzatuko du.
Diagnostiko batekin abiatu zuten prozesua. Horretarako, batetik, herritarrek betetako galdetegiak erabili dituzte. Gainera, egungo Zumaiaren azterketa egin dute teknikariek. Bertan identifikatutako ahuleziak, indarguneak, aukerak eta mehatxuak kontuan hartuta, herritarrak zentroan dituen mugikortasun-eredu bat planifikatzen duen ekintza plana prest dago dagoeneko.
> Eman izena
Orain, ekintza horiek lehenesteko momentua iritsi da. Planak jasotzen dituen ekintzetako asko epe ertain eta luzean garatzekoak badira ere, ezinbestekoa da horien garapena gaurtik pentsatzen hastea. Ariketa hori herritarrekin batera egin nahi du Udalak. Horrenbestez, asteazkeneko saioan, Mugikortasun Planean jasotako ekintza nagusiak azaldu, eta horiek lehenesteko ariketa kolektiboa egingo dute tailerrean parte hartuko dutenek.
Parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako, mugikortasuna.zumaia.eus webguneko formularioa bete beharko da.
> Eman izena
Albiste erlazionatuak
Mugikortasuna
- Torreagako 46 BOE etxebizitzen hitzarmena, Mugikortasun Jasangarrirako Plana eta Komentuko funtzionamendu araudia onartu dituzte uztailaren osoko bilkuran 2025/07/25
- Itzurunbidea guztiz itxita egongo da ostegun honetan (ekainak 26), igogailuaren obrak tarteko 2025/06/24
- Autobusek ez dute geldialdirik egingo Txomin Agirre kaian ostiral honetatik aurrera 2025/06/23
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



