Torreagako 46 BOE etxebizitzen hitzarmena, Mugikortasun Jasangarrirako Plana eta Komentuko funtzionamendu araudia onartu dituzte uztailaren osoko bilkuran
Gai garrantzitsuak jorratu dituzte azken osoko bilkuran. Torreagako babes ofizialeko etxebizitzen inguruko hitzarmenari eta Mugikortasun Jasangarrirako Planari hasierako onarpenak eman zizkieten, eta Komentuko barne funtzionamendu araudia onartu.
Atzo onartu zen Zumaiako Udalaren eta Sukia Eraikuntzak SL enpresaren arteko hitzarmena, Torreaga 12 eremuan eraikiko diren 46 babes ofizialeko etxebizitza, 17 trasteleku eta garajeen zozketa eta esleipena arautuko duena. Hitzarmenari hasierako onarpena eman zitzaion atzokoan, eta oinarriok behin betikoak bihurtzean egingo da deialdi ofiziala. Udal gobernuak joan den astean eman zituen jakitera etxebizitza hauen zozketan parte hartzeko beharrezko baldintzak. Momentuz, interesdunek honakoa izan behar dute gogoan: irailaren 19a baino lehen Etxebiden etxebizitza eskatzaile gisa izen-emateko eskaera modu egokian egitea.
> Torreagako BOE etxebizitzei buruzko informazioa
Hitzarmenaren hasierako onarpena ahobatez onartu zuten. Edonola ere, EAJk kritikatu zuen haiek egindako errolda baldintzen eskakizunen proposamena aintzat ez hartu izana. Xabier Odriozolak (EAJ) azaldu zuen haien proposamena honakoa zela: gutxienez azken 5 urteetan etenik gabe Zumaian erroldatuta egotea, edo azken 20 urteetan zehar gutxienez 10 urtez erroldatuta egon izana. Iñaki Ostolaza alkateak azaldu zuen erroldari lotutako baldintza udalbatzak ahobatez onartutako irizpide batean oinarritzen dela; hain justu, duela urtebete onartu zen etxebizitza tasatuei buruzko ordenantza, eta, orduan, alderdi guztiek eman zioten baiezkoa gaur egun zehaztutako errolda baldintzei.
Gaiaren inguruan eztabaidan egon ziren bi aldeak. Xabier Odriozolak nabarmendu zuen EAJren gobernuak abiatutako promozioa zela honakoa, eta Iñaki Ostolazak gogoratu zuen orduan egindako hitzarmenak legez ezarritako gutxieneko etxebizitza babestuak jaso zituela. Halaber, nabarmendu zuen Torreagako promozioari izaera soziala gehitzeko lanean aritu direla azken urteotan: 12 etxebizitza eskuratuko ditu Udalak alokairu sozialera bideratzeko edo apartamentu tutelatu moduan erabiltzeko; gainera, Udalak eskuratuko duen 1.400m2ko espazioa zaintzarekin lotutako azpiegituretarako erabiliko dute.
Bestelako gaiak ere aztertu zituzten. Kale izendegian bi toki berriri izena jartzea adostu zuten: Torreaga plaza eta Alpersail kalea. Gainera, udal ordezkari politikoen eta langileen soldatak %0,5ean igotzea adostu zuten aho batez. Mugikortasun Jasangarrirako Plana eta Komentuko barne funtzionamendurako araudia ere landu zituzten.
Mugikortasun Jasangarrirako Plana, norabidea finkatzeko
Zumaiako Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planak ere hasierako onarpena jaso zuen atzoko bilkuran, 10 aldeko boto eta 6 abstentziorekin. Argi Yeregi zinegotziak azaldu zuen prozesua irekia eta parte-hartzailea izan dela, eta planak oinezko eta bizikleten mugikortasuna jartzen duela lehentasun moduan, baita genero ikuspegia ere. Azpimarratu zuen planak 8 eta 80 urte bitarteko pertsonentzat bizigarri izango den espazio eredua proposatzen duela, eta jarduketa bakoitzak bere lanketa propioa izango duela. Planak, beraz, herri jasangarri eta bizigarri baterako gidalerro orokorrak jartzen ditu. Planari buruzko informazio gehiago webgune honetan eskura daiteke.
EAJk adierazi zuen ados dagoela planteamenduarekin, baina kritikatu zuen plana "atzerapenarekin datorrela". Alegazioetarako epea irekiko da orain, eta udal talde guztien zein herritarren ekarpenak jasotzeko txanda.
Komentuko barne funtzionamendua, elkarlana oinarri
Komentuko kultur topagune berrirako funtzionamendu araudia ere aztertu zuten. Azken hilabeteetan Elhuyarrekin batera garatutako prozesu partekatu baten emaitza izan da dokumentua. Araudiak jasotzen ditu gobernantza komunitarioa, espazioaren erabilera eta dinamizazio irizpideak, besteak beste.
Udalaren helburua da Komentua Zumaiako kultur dinamikaren erreferentziazko lekua eta erakuslehioa izatea, herriko eragile asko bilduko dituen espazio bizia bihurtuz. Prozesuan parte hartu duten guztiei eskerrak eman zizkien Marina Bidasoro kultur zinegotziak, guztiek azaldu duten konpromisoagatik, jarreragatik eta prestutasunagatik.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02
Etxebizitza
- Atzeratu egingo da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2025/10/30
- Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute 2025/10/21
- Urriaren amaieran zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2025/10/16
- Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak 2025/10/03
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Mugikortasuna
- Itzurunbidea guztiz itxita egongo da ostegun honetan (ekainak 26), igogailuaren obrak tarteko 2025/06/24
- Autobusek ez dute geldialdirik egingo Txomin Agirre kaian ostiral honetatik aurrera 2025/06/23
- Mugikortasun Planeko ekintzak lehenesteko tailerra egingo dute datorren asteazkenean (ekainak 11) 2025/06/03
Osoko bilkurak
- Urriko ohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean 2025/10/30
- Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak 2025/10/03
- Ezohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean 2025/10/02
- 2026rako ordenantza fiskalak onartuko dituzte osteguneko ohiko osoko bilkuran 2025/09/23
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27




