Itzurunbidea guztiz itxita egongo da ostegun honetan (ekainak 26), igogailuaren obrak tarteko
Itzurunbideko igogailuaren egitura metalikoa muntatuko dute ostegun honetan, eta horretarako garabi bat sartu beharko dute pasealekuan. Ondorioz, oinezkoen bidea erabat moztuta egongo da egun osoan zehar.
Ekainaren 26an, ostegunean, Itzurunbideko igogailuaren egitura metalikoa muntatuko dute. Egitura 8 metroko bi zatitan iritsiko da, eta muntaketa egiteko beharrezkoa izango da plataforma jasotzaile artikulatu bat erabiltzea. Bi makina horiek pasealekuko oinezkoen bidean jarriko dituzte, hau da, Itzurun hondartzara joateko erabili ohi dugun bidean.
Hori dela eta, egun osoan zehar Itzurunbidea oinezkoentzat erabat itxita egongo da. Auzokideek zein hondartzara doazenek Larretxoko eskailerak edo aldapa erabili beharko dituzte, beraz.
Lanak ostegun goizeko 08:00etan hasiko dituzte, eta aurreikuspenen arabera, egun batez bakarrik egongo da bidea itxita. Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritar eta auzokideei haien ulermen eta pazientziagatik, eta gogorarazi nahi du igogailu berri hau auzoko irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko funtsezko elementua izango dela.
2026 hasierarako martxan
Igogailua berri honek Itzurunbidea pasealekua eta Larretxo auzunea lotuko ditu, eta helburua da herritarren mugikortasuna eta auzune horretako irisgarritasuna hobetzea. Zumaiako Udalak 671.298 euroko inbertsioa egin du, eta Construcciones Urdinberri, S.L. enpresa ari da lanak egiten. Aurreikuspenen arabera, urte berriarekin batera hasiko da martxan.
Igogailu berriak hiru geldiune izango ditu: Itzurunbidea pasealekua, erdialdeko belargunea eta Larretxoko goialdeko pasabidean. Proiektuan jasotzen denez, egitura honek ibilbide irisgarria bermatuko du, eremuaren topografia kontuan hartuta. Gainera, lehen eta bigarren pisuko geldiaren eremuak txukunduko ditu Udalak.
Albiste erlazionatuak
Obrak
Mugikortasuna
- Torreagako 46 BOE etxebizitzen hitzarmena, Mugikortasun Jasangarrirako Plana eta Komentuko funtzionamendu araudia onartu dituzte uztailaren osoko bilkuran 2025/07/25
- Autobusek ez dute geldialdirik egingo Txomin Agirre kaian ostiral honetatik aurrera 2025/06/23
- Mugikortasun Planeko ekintzak lehenesteko tailerra egingo dute datorren asteazkenean (ekainak 11) 2025/06/03
Irisgarritasuna
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



