Trafikoan eta autobus zerbitzuan aldaketak izango dira larunbatean
Larunbat honetan, irailaren 28an, III. Euskal Kosta Krosa eta II. Kosta Krosa Roller dela eta, hainbat aldaketa egongo dira trafikoan eta autobus zerbitzuetan.
Estazioko Biribilgunetik Artadiko bidegurutzera arteko bidean txandakako trafikoa ezarriko da 16:00etatik 18:30era bitartean. Zumaiako Udalaren izenean, auto gidariei trafikoa zuzentzen arituko diren udaltzain eta bolondresen irizpideak jarraitzeko eskatu dute.
Autobus zerbitzuaren aldaketa guztiak HEMEN
Samielak Artadin
Irailaren 28an eta 29an ospatuko dira aurtengo Samiel festak Artadi auzoan. Bi egunotan Patxita Etxezarretatik Artadira joateko autobus zerbitzu berezia egongo da, ordutegi tarte horietan ordu erdiro:
-
Larunbatean: 11:30-14:30 eta 16:00-21:00
-
Igandean: 10:00-14:30 eta 16:00-20:00
Euskal Krosa dela eta, Estazioko biribilgunetik Artadiko bidegurutzera arte txandakako trafikoa egongo da, eta 16.15-18:30 bitartean atzerapen batzuk izan ditzake autobus zerbitzuak, 5-10 minutukoak gehienez. Artadira joateko autobus zerbitzuaren xehetasun guztiak hemen ikus ditzakezu.
Albiste erlazionatuak
Garraio publikoa
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



