Santelmoetan parrandatik itzultzeko garraio zerbitzu bereziak prest
San Telmo jaiak direla eta, Zumaiako Udalak eta Lurraldebus-ek garraio zerbitzu bereziak antolatu dituzte herritarren mugikortasuna eta segurtasuna bermatzeko. Auzoetara eta inguruko herri txikietara itzultzeko doako taxi zerbitzua antolatu du Udalak, eta Zumaia-Donostia lineako gaueko autobusak gehitu ditu Lurraldebusek.
Zumaia herri bizia da, eta San Telmo jaietan bereziki islatzen da hori. Baina bizitasun horrek azpiegitura eta antolaketa eskatzen du. Horiek horrela, San Telmo jaiak direla eta, hainbat zerbitzu indartuko dira, joan-etorriak modu seguru eta erosoan egiteko.
Batetik, Zumaiako Udala eta Lurraldebus elkarlanean aritu dira, Zumaia-Donostia autobus linea indartzeko. Gainera, iaz bezala, aurtengoan ere auzoetara eta inguruko herri txikietara joan-etorriak egiteko doako taxi zerbitzu berezia antolatu du Udalak; zerbitzu hau santelmoetako larunbat eta igande goizaldean, eta errepetizioetako larunbatean egongo da martxan.
Jarraian ikusi daiteke bi zerbitzuon inguruko informazioa:
Taxi zerbitzua:
San Telmo jaiak direla-eta, eta inguruko auzoetara eta herri txikietara itzultzeko autobus zerbitzu publikoaren faltan, Zumaiako Udalak doako taxi zerbitzua eskainiko die bertako biztanleei, etxerako bidea modu seguruan egin dezaten.
Hiru egunetan eskainiko da zerbitzua, santelmoetako larunbat eta igande goizaldean, eta errepetizioetako larunbatean. Zerbitzua erabili nahi dutenek Fielatora (Udaltzaingoaren egoitzaren parera) joan beharko dute, zehaztutako ordutegiaren barruan.
Zerbitzuaren xehetasunak
-
Nora itzultzeko balio du? Zumaiako auzoetara (Narrondora, Artadira eta Oikiara), Arroara eta Aizarnazabalera itzultzeko.
-
Egunak: Apirilaren 26tik 27ra bitarteko goizaldea (lehenengo larunbateko parranda); apirilaren 27tik 28ra bitarteko goizaldea (igandeko parranda); eta maiatzaren 3tik 4ra bitarteko goizaldea (bigarren asteburuko larunbateko parranda).
-
Ordutegia: Zerbitzua 02:00etatik 04:00etara bitartean eskainiko da.
- Lekua: Zerbitzua erabili nahi dutenek Fielatora (Udaltzaingoaren egoitzaren parera) joan beharko dute, zehaztutako ordutegiaren barruan.
-
Eskariaren arabera: Zerbitzua eskariaren arabera emango dada, eta horrek esan nahi du erabiltzaileek ezarritako ordutegiaren barruan zehaztutako unean eta lekuan eskatu ahal izango dutela.
-
Doako zerbitzua: Taxi zerbitzua doakoa izango da erabiltzaileentzat, festetatik itzuli nahi duten guztien segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko. Udalak bere gain hartuko du zerbitzuaren kostua.
San Telmo jaietan doako taxi-zerbitzu honen helburu nagusia herritarren mugikortasuna erraztea da, batez ere gaueko orduetan, eta ospakizunez modu seguru eta arduratsuan gozatzeko aukera bermatzea. Oikiako Mantzior kultur elkartearen eskariari erantzunez honako zerbitzua ematea erabaki du Udalak, auzoetako eta herri txikietako herritarren beharrak kontutan hartuta.
LURRALDEBUS: UK49G Zumaia-Donostia linea indartuta
Lurraldebus-ek UK49G Zumaia-Donostia autobus zerbitzua indartuko du apirilaren 26an eta maiatzaren 3an, santelmoetako eta errepetizioetako larunbatetan.
Albiste erlazionatuak
Festak
Garraio publikoa
Auzoak
Zumaia bizitzeko da
- Oraingoan bai: Itzurun hondartzan antzoki bihurtuko da larunbatean [OHARRAK] 2025/05/22
- Datorren astean hasiko da 'nagusiekin eta nagusientzat' prestatutako egitaraua 2025/05/17
- Itzurun hondartzan agurtuko du Jon Maiak 'Kantu berri bat gara' proiektua, maiatzaren 24an 2025/05/16
- Estazio kalean hainbat hobekuntza egingo ditu Udalak 2025/05/14