Axular ibiltokiko errepidean abiadura-murriztaileak jarriko ditu Udalak, auzokideen eta ikasleen segurtasuna bermatzeko
Errepidean lau abiadura-murriztaile jarriko dira, baita seinale gehiago ere. Era berean, zebrabideetako batean oinezkoen ikuseremua hobetuko da.
Axular ibilbideako errepidean 30 kilometro ordukoa da gehienezko abiadura, eta abiadura neurtzen duten radar informatzaileak daude bertan. Egun eremu arriskutsua izaten jarraitzen duela ikusirik, neurri gehiago hartuko ditu Udalak, auzokideen eta Zumaienako ikasleen segurtasuna bermatzeko. Errepidean lau abiadura-murriztaile edo baden jarriko dira, eta Axular ibiltokiko erdiko zebrabideko ikuseremua hobetzeko, alde bakoitzean aparkaleku bana kenduko da. Horrez gain, errepidean seinale gehiago jarriko dira.
Zumaiena ikastetxearekin eta guraso elkartearekin batera aztertu du gaia Udalak, eta ikasleen zein auzokideen segurtasuna bermatzeko hainbat neurri hartzea erabaki da. Aste honetan zehar egingo dira lanak.

Albiste erlazionatuak
Hezkuntza
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
- 0-6 urte bitarteko gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu Jon Urdineta psikomotrizistak 2025/02/27
- Zabalik dago Zumaian Musika, Dantza eta Antzerkia irakasteko zerbitzua emateko esleipen prozesua 2025/02/19
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



