Udaleku ibiltarirako begiraleak eta sukaldariak behar ditu UEMAk

2021/02/09

Ekainaren 28tik uztailaren 4ra Zumaiatik Lekeitiora egingo den udaleku ibiltarirako aisialdiko begiraleak eta sukaldariak behar ditu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Interesa dutenek curriculumak hezkuntza@uema.eus helbide elektronikora bidali beharko dituzte, martxoaren 31 (asteazkena) baino lehen.

Jasotako curriculumak begiraleak eta sukaldariak kontratatuko dituen enpresaren esku utziko ditu UEMAk eta, hautaketa amaitu ondoren, aukeratuei apirilaren 15erako (osteguna) jakinaraziko zaie erantzuna.

Ibilbidea: Zumaiatik Lekeitiora

  • 1. Etapa: Zumaia- Itziar (ekainak 28)
  • 2. Etapa: Itziar- Ondarru (ekainak 28-uztailak 1)
  • 3. Etapa: Ondarru-Lekeitio (uztailak 1- uztailak 4)

Honakoak baloratuko dira:

  • Begirale titulua izatea.
  • EGA edo bere baliokidea izatea.
  • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.
  • Lan eskarmentua antzeko lanetan.
  • Euskararekiko sentsibilizazioa
  • Taldean lan egiteko erraztasuna