Beste hilabetez egongo da itxita Aitzuri frontoiaren atzeko errepidea
Nortegas enpresa gas sarearen desbideraketa lanak egiten ari da Aitzuri frontoiaren inguruan. Hodien konponketan izandako arazo batzuk tarteko, errepideak itxita jarraituko du.
Nortegas enpresa gasaren desbideraketa lanak egiten ari da Aitzuri frontoiaren inguruan. Eremu horretan eraikiko da Zumaiako DBHko eraikin berria, eta partzela eraikigarria izateko, gasaren desbideraketa lanak egin behar dira lehenago. Lan horiek egiteko Udalak eta Nortegasek akordioa egin dute: Nortegas izango da sarea egitearen arduraduna, eta Udalak obra zibila egingo du. Bi hilabeteko iraupena izango dute lanek.
Nortegasek urtarrilaren erdialdean hasi zuen obra, eta duela bi astetik Aitzuri frontoiaren atzeko errepidea itxita egon da, eremu horretan zenbait lan egin behar direlako. Hodien konponketan izandako arazo batzuk tarteko, errepidea beste hilabetez itxita egongo da.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



