Bi markagailu berri kiroldegiko pistan
Zumaiako Udalak 11.000 euro erabili ditu markagailu berriak erosi eta jartzeko. Futbol zelaian, itsas kiroldegian eta bestelako kirol instalazioetan ere hobekuntza gehiago egingo ditu hurrengo astetan.
Kiroldegiko pistak bi markagailu berri izango ditu aurrerantzean, pistaren albo banatan kokatuta. Momentuz pistaren erdialdean dagoen markagailu zaharra ere bertan mantenduko dute, jokalariak kokapen berrira ohitu bitartean.
Pulpo eskubaloi taldearekin batera adostu du Zumaiako Udalak honakoen kokapena: markagailu zaharra harmailetatik ondo ikusten den arren, jokalariek honakoa ikusteko zailtasunak zituzten partidak jokatu bitartean eta aulkietan egon bitartean; horiek horrela, eskubaloi elkartearekin batera adostuta, pistaren albo banatan markagailu bana jartzea erabaki dute. Gainera, jakinarazi dutenez, pistako markagailu berrietan, bi minutuz kaleratuak diren jokalariek kanpoan zenbat denbora daramaten ikusi ahal izango da. Zumaiako Udalak 11.000 euro erabili ditu markagailu berriak erosi eta jartzeko.
Kirol instalazioetan hobekuntza gehiago
-
Futbol zelaiko argiteria berritzea (53.500 euro): 2000. urtean jarritako argiteria zaharkitutta gelditu da, eta LED sistemara aldatuko dituzte orain. Gainera, domotikoki maneiatu daitekeen sistema ezarriko da. Hasiera batean aurrekontua 85.000 eurokoa bazen ere, kopurua 53.000 eurora jaistea lortu da, gerakinerako 35.000 euro utziz.
-
Itsas kiroldegian konponketak (8.993 euro): Arraun Elkartearekin adostuta, Itsas kiroldegian zenbait moldaketa egingo dira. Batetik, erabiltzen ez diren bi ate kenduko dira, eta horien ordez pareta bat eraikiko da. Gainera, segurtasuna bermatzeko, eraiikinaren aldamenean dauden uralitazko lau argi-zulo aldatu egingo dira.
-
Sareak berritzea (1.427 euro): Futbol zelaiko, Sagarbideko pistako eta padel pistetako sareak berrituko dira.
Ez dira legealdi honetan kirol instalazioetan egingo diren lehenengo hobekuntzak, ordea: futbol zelaiko harmailak konpondu dira euria egiten duenean ikusleak busti ez daitezen; futbolariek kolpe txarrak har ditzaten saihesteko konponketa bat egin da zelai berean; Aitzuri pilotalekuan bi aldagela konpondu dira; eta, Sagarbideko pilotalekuan sarea jarri da kontrakantxan.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako Udalaren kirol instalazioetako zerbitzuak kontratatzeko lizitazio prozesua 2024/11/12
- Zumaiako Udalak, Zumaiako Kirol Elkarteak eta Innpala enpresak elkarlanean, pala jaialdia antolatu dute larunbat honetarako 2024/11/07
- Etiketa berdearen balioak soinean, 650 korrikalari eta boluntario mordoa ariko dira 15. Flysch Trail lasterketan 2024/10/01
- Larunbateko arraunlari beteranoen estropada dela-eta kontutan hartu beharrekoak 2024/07/18
Hirigintza
- Ardantzabideko igogailua ez da erabilgarri egongo ostegunean eta ostiralean 2024/11/19
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29
Zumaia bizitzeko da
- Hemen da euskararen astea 2024/11/23
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18