[BIDEOA] Herri Eskolako jolastoki berriak

2021/02/16

Egurra, belarra eta bestelako material naturalak erabiliz osatu dira Zumaiako Herri Eskolako Haur Hezkuntzako eraikineko bi jolastokiak. 360 metro karratuko eremu estalia ere eraiki da eskolako txikienen aldean.

Egurra, belarra eta bestelako material naturalak erabiliz osatu dira Zumaiako Herri Eskolako Haur Hezkuntzako eraikineko bi jolastokiak. Gurasoen proposamenei helduta, eskolaren bueltan paisaia natural eta hezigarria sortu nahi izan da. ZHEko zuzendaritzako kideen arabera, espazioa eraldatzeak haurrak harremantzeko eta jolasteko modua ere aldatzea ekarri du berekin.

Eskola ordutegitik kanpo ere erabili ahal izango da jolastokietako bat. Hala, Zumaiako haur eta familiek jolasteko leku berri bat izango dute aurrerantzean.

2017an sortu zen proiektu honen ideia, eta Udala, Herri Eskolako zuzendariak eta irakasleak, eta gurasoak eskuz esku aritu dira urteotan. Herri Eskolako hezkuntza komunitateak emandako irizpideen arabera idatzi da proiektua, eta Udalak zuzendu eta exekutatu du obra. Iazko aurrekontuetan txertatu zen obrak egiteko beharrezko partida, eta urtebete eta gero, amaitu dituzte lan guztiak. Hurrengo proiektuei begira, haurren partehartzea ere sustatzeko asmoa agertu du Udal Gobernuak.

360 metro karratuko eremu estalia ere eraiki da eskolako txikienen aldean. Halaber, azpiegitura guztiak berritu dira, eta argiteria egokitu, eraginkortasun energetiko irizpideak kontutan hartuta. Azkenik, ur zikin eta euri-uren sare banandua ere egin da. 

 

Albiste erlazionatuak