Datorren asteartean zabalduko da Foronda Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko epea

2019/09/05

Ikastaroetan izena emateko epea irailaren 10etik taldeak bete arte egongo da irekita, beranduenez irailaren 17ra arte. Aurten, bi ikastaro berri eskainiko dira: 8-12 urte bitarteko haurrentzat Artista Liburua tailerra, eta helduentzat Genealogia ikastaroa.

2019/2020 ikasturtean ere ikastaro eta tailer ugari egingo dira Foronda Kultur Etxean. Izen ematea irailaren 10etik taldeak bete arte luzatuko da (gehienez irailaren 17ra arte).

Ikastaroetan izena emateko aukera desberdinak daude:

  • Alondegia Kultur Etxean, 9:30etik 14:00etara

  • 943861056 telefonora deituta

  • kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzita

 

Ohar garrantzitsuak:

  • Talde batzuk azkar betetzen direnez, bulegoan dauden herritarrek lehentasuna izango dute

  • Pertsona bakoitzak gehienez hiru izen eman ahal izango ditu

  • Bi saio igaro ondoren ez da matrikulan ordaindutakoa itzuliko

2019/2020 ikasturteko ikastaroak

PLASTIKA TAILERRA 4+ urte:

Astelehena edo asteazkena 17:00 - 18:30. Urriak 7 - Maiatzak 27. Ikastaro osoa 110€. Familia ugariek 80€

ARTISTA LIBURUA 8-12 urte: BERRIA

Osteguna 17:00-18:30. Urriak 10 - Abenduak 19. Ikastaro osoa 50€ Familia ugariak 35€ 

OINARRIZKO PINTURA 12-16 urte:

Astelehena 17:00 - 18:00 Urriak 7 – Martxoak  30. Ikastaro osoa 65€ Familia ugariak 45€

PINTURA TAILERRA:

Astelehena eta asteazkena 18:30 - 20:00 / Asteartea eta osteguna, 15:00 - 16:30. Urriak 7 - Maiatzak 28. Hilero 25€

ZERAMIKA TAILERRA:

Asteartea eta asteazkena 18:30 - 20:00. Urriak 8 – Maiatzak 27. Hilero 25€

OINARRIZKO ZERAMIKA:

Asteartea eta asteazkena 17:30-18:30. Urriak 8 – abenduak 18. Ikastaro osoa 45€

EGUR TAILA:

Asteartea 18:00-20:00. Urriak 8- Maiatzak 26. Hilero 25€

TAI CHI:

Astelehena Violarekin 17:45 – 19:15 / Asteazkena 18:30 – 20:00 Carlirekin. Urriak 7 -  Maiatzak 27.  Ikastaroko 20€ hilero

YOGA:

Astelehena eta asteazkena 10:00 - 11:30 / Astearte eta osteguna 18:30-20:00. Urriak 7 - Maiatzak 27. Hilero 35€.

CONTROL MENTAL – Metodología Silva:

Ostegunetan 18:30 - 20:00. Urriak 10- azaroak 28. Doan

GENEALOGIA: Alondegian | BERRIA

Asteazkena18:30-20:00. Urriak 9 – abenduak 18. Ikastaro osoa 60€ *Portatila edo tableta behar da 

 

Eta gainera…

ESKULANAK:

Bidasoa kalean, PAND’ORO Elkarteak antolatuta. Astearte eta asteazkenetan: 10:00-13:00 / 15:00-19:00.  Izen ematea: 652 76 99 68.

MUSIKA, DANTZA ETA ANTZERKIA:

Txori Txiki Musika Eskola. Izen-ematea 943 86 11 83 musikaeskola@zumaia.eus 17:30-19:30

KZgunea:

Teknologia berriei buruzko zerbitzu eta ikastaroak. Doan. Informazioa:  943 02 36 92. tutor.zumaia@kzgunea.net  Foronda kultur etxea

Ikastaroak2020Kultura