Euskaraldiaren amaiera ekitaldia egingo dute bihar, Beheko plazan
Zumaian 1500dik gora belarriprest eta ahobizi izan dira, hamabost egunez ahozko hizkuntza-ohitura aldaketan murgilduta. Ekimenaren sustatzaileek bihar arratsaldeko 18:00etan Beheko plazan biltzera deitu dituzte zumaiarrak.
Ostiral honetan amaituko da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Hamabost egunez ehunka euskal herritar ahozko hizkuntza-ohiturak aldaketzeko ariketa sozial masiboan murgilduta egon dira, eta Zumaian ere herritar eta entitate ugari elkartu dira Euskaraldiaren baitan.
Hain justu, 1.500dik gora zumaiar aritu dira belarriprest edo ahobizi rolean. 150dik gora entitatek ere parte hartu dute ekimenean, eta 250dik gora arigune izan dira herrian. Gainera, antolatutako ekimenetan herritar ugarik parte hartu dute.
Euskaraldia bihar (abenduak 4) amaituko da, eta Zumaian ere amaiera ekitaldiarekin itxiko dute hamabost eguneko ariketa. Hitzordua Beheko plazan izango da, 18:00etan. Ekitaldi laburra izango dela nabarmendu dute antolatzaileek.

Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21



