Euskararen Egunaren harira, ekitaldiak izango dira Zumaian datorren astean
Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Larraina euskara elkarteak elkarlanean antolatu dute programa.
Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Larraina euskara elkarteak era askotako jarduerak eta ekitaldiak antolatu dituzte elkarlanean ditu 2023ko Euskararen Asteko egitarauan.
Bestelako ekimen bat ere bultzatu du Udalak, Geoparkea osatzen duten beste udalekin elkarlanean, euskararentzat zumaiarron ahotsak grabatzeko GAITU.EUS gunean. KZguneak laguntza eskainiko du azaroan arratsaldez eta abenduan goizez; eskatu aurrez txanda (943023692, tutor.zumaia@kzgunea.net).
AZAROAK 29, ASTEAZKENA
- Arratsaldeko 19:00etan, Aita Mari zineman, Julene Azpeitia 36. ipuin lehiaketako sarien banaketa; ondoren, literatura emanaldi musikatua: olerkiak, kantuak eta pianoa.
ABENDUAK 1, OSTIRALA
- Ikastetxeetan HH eta LHko neska-mutilei Zumaiako plazak lantzen dituen 2024ko egutegia banatuko zaie. Herritarrentzat ere eskura egongo dira udaletxeko harreran.
- BAGA BIGA emanaldia (Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez) DBH4ko ikasleentzat.
ABENDUAK 2, LARUNBATA
- Larraina euskara elkartearen batzar irekia, Alondegiko Moila gelan, 11:00etan.
- "Sarean ere euskaraz" bideo lehiaketaren sari banaketa, 13:00etan, Alondegiko Moila gelan.
- Larrainak antolatutako bazkaria, 14:30ean, Kupela jatetxean. Izenak eman: Hogarrean bertan edo e-mailez (larrainaet@gmail.com). Azken eguna: azaroaren 29a.
ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA
- Euskarazko filmak Aita Mari zineman: 17:00etan haurrei zuzendutako DORAEMON nobitaren dinosauro berria, eta 19:30ean BIDASOA 2018-2023
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



