Igerilekua erabiltzeko ordutegi berriak familientzat, astelehenetik aurrera
Igeriketa taldearen entrenamendu garaia eta igeriketa ikastaroak amaitu direnez, familiek, udan zehar, aukera zabalagoa izango dute igerilekua erabiltzeko.
Familiek kiroldegiko igerilekua erabiltzeko zenbait txanda gordeta egongo dira udan zehar. Ekainaren 21etik 25era bitartean, egunero 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 17:30era bitartean hartu ahal izango dute txanda. Uztailaren 5etik aurrera, asteburuetan ere erabili ahal izango dute igerilekua.
Igerilekua erabiltzeko familientzako txandak (2021eko uda):
EKAINAK 21-25:
- Astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30 eta 16:30-17:30
UZTAILAREN 5ETIK AURRERA:
- Astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30 eta 16:30-17:30
- Larunbatetan: 11:30-13:00 eta 18:00-19:00
- Igandetan: 11:30-13:00
Ekainaren 26tik uztailaren 4ra kiroldegia itxita
Ekainaren 26tik uztailaren 4ra bitartean kiroldegia itxita egongo da, arrazoi teknikoengatik. Tarte horretan, kiroldegiko bazkide direnek Mugiment kirol txartela baliatu ahal izango dute beste kiroldegietako zerbitzuak erabiltzeko. Lotura honetan jasota daude Mugiment kirol txartelaren inguruko xehetasun guztiak.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
Haurrak
- Barrakek soinu alteraziorik gabeko orduak izango dituzte, haur guztien inklusioa bermatzeko 2024/04/03
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala izango da aurtengo udaran ere 2024/03/26
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak antolatu dituzte udaberriko oporretarako 2024/03/04
- 'Harreman osasuntsuak lagun artean' hitzaldia emango du Nerea Mendizabal psikopedagogoak otsailaren 27an 2024/02/19