Familien arteko jolasak egingo dituzte Ludotekan martxoaren 20an
LH1-6 bitarteko haurrak eta haien familiak elkartuko dira, 17:00etatik 19:30era bitartean. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 14tik 17ra bitartean eman beharko dute izena.
Ludotekan, Familia giroan egitasmoaren baitan, familia arteko jolasak egingo dituzte martxoaren 20an (igandea). Saioa LH1-6 bitarteko haurrentzat eta horien familientzat izango da. Haurren anai-arrebek ere parte hartu ahal izango dute tailerrean eta derrigorrezkoa izango da haurrak heldu batekin bertaratzea.
Plazak mugatuak dira eta martxoaren 14tik 17ra bitartean eman beharko da izena, Ludotekan bertan.

Albiste erlazionatuak
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08



