Garabide elkartearekin hitzarmena sinatu du Zumaiako Udalak
5.000 euroko dirulaguntza emango dio Udalak Garabide elkarteari, hizkuntza lankidetza proiektuak finantzatzeko.
Zumaiako Udalak hitzarmena sinatu berri du Garabide elkartearekin. Iñaki Ostolaza Zumaiako alkateak eta Iñaki Martinez Garabide elkarteko lehendakariak sinatu dute hitzarmena udaletxean.
Garabide Elkarteak 2005 urtetik darama garapenerako euskal lankidetzaren baitan kooperazio ildo berri bat lantzen: hizkuntza lankidetza. Hau da, hegoaldeko herrietan hizkuntza biziberritzeko egitasmoak sustatzen, honako helburu hauekin:
- Hegoko herrietako hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetza bideratzea, euskara eta euskal kulturaren garapen esperientzien trukean oinarrituta.
- Norabide horretan, munduko hizkuntza komunitate minorizatuetako eragileekin lankidetza proiektuak garatzea. Lankidetza proiektu horiek hizkuntzaren, kulturaren eta nortasunaren garapen-alorretan gauzatzen dira, hezkuntzaren alorrean indar berezia jarriz, garapena integrala izan dadin ezinbestekoak baitira.
- Euskararen eta euskal kulturaren garapenean lanean ari diren erakunde eta eragileek Hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuekiko lankidetzarako beren esperientzia eskain dezaten sustatzea, horretarako markoa, bideak eta espazioak eskainiz.
Zumaiako Udalak, bere aldetik, egoki ikusi du kooperazio lan ildo honetan sakontzea, Garabide Elkartearekin batera, hegoaldeko herrietan hizkuntza normalizatzeko egitasmoak sustatzen jarraitzeko. Hori horrela izanik, 5.000 euroko dirulaguntza emango dio elkarteari.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17



