Geoparkearen ebaluazio misioko ordezkaritza Zumaian izan da gaur
Aste honetan zehar, Geoparkeen Munduko Sareko Manfred Kupetz eta Egidio Calabrese ebaluatzaileak Geoparkearen kudeaketa eta esparru ezberdinetan egin diren aurrerapausoak aztertzen ari dira, UNESCOren Munduko Geoparke izendapena berretsi ala ez erabakitzeko. Gaurko eguna Zumaian pasako dute.
Bisitaren helburua da Geoparkearen azken lau urteotako kudeaketa eta eman diren aurrerapausoen azterketa sakona egitea UNESCOren Munduko Geoparke izateko baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko. Lau egunez ebaluatzaileak erakundeetako ordezkariekin, teknikariekin eta inguruko eragile ezberdinekin elkartuko dira eta Geoparkeko interesgune nagusiak bisitatuko dituzte.
Azken egunotan Deba eta Mutriku bisitatu ondotik, Zumaian izan dira gaur bi ebaluatzaileak. Algorri Interpretazio Zentroa bisitatu dute lehenengo, eta bertan bildutako materiala ezagutzeaz gain, hezkuntza proiektuaren berri izateko aukera izan dute. Jarraian, San Telmo kofradia bisitatu dute, eta, ondoren, Zumaiako flyscha bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute: Itzurunen izan dira lehenengo, eta Algorri inguruan beranduago.
Euskal Kostaldeko Geoparkea 2010az geroztik da UNESCOren Munduko eta Europako Geoparkeen Sareko kidea. UNESCOren Munduko Geoparkeek izendapen hau lau urterako eskuratzen dute eta, epe hau igarota, berriro aztertzen da Geoparkearen funtzionamendua eta kalitatea, errebalida prozesu zorrotz baten bitartez. Azterketaren emaitza uda ostean emango dute ezagutzera.
Albiste erlazionatuak
Geoparkea
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Geoparkean gidari izateko trebakuntza ikastaroa eskainiko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak 2024/01/15
- Algorriko ibilbidean hezitzaile bat egongo da uztailean eta abuztuan, gune horren babesa sustatzeko 2023/07/12
Ingurumena
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Santiagoko dunatik landare exotikoak zein inbaditzaileak erauzteko bigarren saio bat egingo dute irailaren 6an 2025/09/01
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana uztailaren 12an 2025/07/02
Hezkuntza
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
- 0-6 urte bitarteko gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu Jon Urdineta psikomotrizistak 2025/02/27
- Zabalik dago Zumaian Musika, Dantza eta Antzerkia irakasteko zerbitzua emateko esleipen prozesua 2025/02/19



