Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an
2023an ere emakumeen aurkako indarkeria kasuak izan ditugu Zumaian. Gizarte zerbitzuetan 4 kasu berri artatu dira, baina aurreko urteetatik datozen beste 9 kasuren jarraipena ere egin da. Emakumeon* Etxean, berriz, 7 emakume izan dira indarkeria matxista dela-eta lagundu direnak. Zumaiako Udalak nabarmendu nahi du gizarte zerbitzuen arreta jasotzeko edota Emakumeon* Etxeko laguntza juridiko edo psikologikoaz baliatzeko ez dela beharrezkoa salaketa formala jartzea.
2023an ere emakumeen aurkako indarkeria kasuak izan ditugu Zumaian. Gizarte zerbitzuetan 4 kasu berri artatu dira, baina aurreko urteetatik datozen beste 9 kasuren jarraipena ere egin da. Emakumeon* Etxean berriz 7 emakume izan dira indarkeria matxista dela-eta lagundu direnak. Hau da, guztira 11 kasu berri artatu dira Zumaiako Udalaren zerbitzu desberdinen bidez.
Gizarte Zerbitzuetatik jasotako datuetatik ondorio hauek atera ditu Udalak:
- Indarkeria kasuak jasan dituzten emakumeak 18-49 urte bitartekoak izan diren arren, nabarmendu nahi dugu artatu diren kasu horietatik, gutxienez bitan, adin txikiko seme-alabak daudela tartean, eta horiek ere indarkeriaren biktima zuzenak direla. Ez dugu ahaztu behar indarkeria matxistak ez duela adin konkreturik, eta erasoa edozein emakumeri egin diezaieketela. Gainera, askotan haurrek zein adineko emakumeek jasaten dituzten indarkeria matxista kasuak dira ezkutuan geratzen direnak, eta beharrezkoa da errealitate hori ere mahai gainean jartzea.
- Kontuan hartzekoa datua da baita, gehienetan, emakumeek gertuko gizonengandik jasaten dituztela erasoak. Aurtengo datuen arabera, gizarte zerbitzuetan artatutako 4 kasuetatik 3tan erasoa jasan duten emakumeen eta erasoa egin duen gizonaren arteko harremana oso gertuko da, ezkontidea, bikotea edo ezkontide ohia izan baita erasotzailea. Kasu bakarrean izan da erasotzailea ezezaguna.
- Bestalde, emakume hauek jasan duten indarkeria motari erreparatuta, badago emakume bat indarkeria fisikoa jasan duena, eta beste bat indarkeria sexuala jasan duena, baina guztiek jasan dute indarkeria psikologikoa, eta hain justu indarkeria mota hau da ezkutuan geratzen dena eta instituzioetara iristen gehiena kostatzen dena. Adibidez, aurtengo kasu guztietatik 2 kasutan bakarrik jarri dela salaketa formala, eta horrek erakusten digu egun eremu judizial eta polizialean hutsuneak daudela eta oraindik asko dagoela egiteko.
Zentzu horretan, Zumaiako Udalak nabarmendu nahi du gizarte zerbitzuen arreta jasotzeko edota Emakumeon* Etxeko laguntza juridiko edo psikologikoaz baliatzeko ez dela beharrezkoa salaketa formala jartzea.
Datuok Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Emakumeon* Etxearen bidez jasotakoak dira. Ertzaintzaren datuen arabera, 6 izan dira orain arte 2023an artatutako kasuak, baina ez dugu kasu horiek berdinak diren ala ez jakiteko modurik. Instituzioen arteko elkarlanean ere hutsuneak daudela adierazten digu horrek, eta bide horretan aurrera egiteko konpromisoa agertu nahi du Udalak.
Indarkeria matxistaren egiturazko izaera
Zumaiako Udalak indarkeria matxistaren egiturazko izaera azpimarratu nahi du. Aipatutako kasuak kasu isolatuak izatetik urrun, emakumeak indarkeriaz tratatzen dituen sistema baten ondorio dira. Indarkeria matxista izeberg baten antzekoa da: erailketak ikusten ditugu, baina horren oinarria egunerokoan emakumeok bizi dituzten mila eraso ezberdinek osatzen dute.
Azkenik, indarkeria matxistari aurre egitea denon ardura dela nabarmendu nahi du Zumaiako Udalak. Emakumeak ahalduntzeko espazioak sortu eta subjektu aktibo gisa hartuko dituzten esku hartzeak bultzatzeaz gain, gizonek ere ardura hartu eta beren pribilejioen inguruan hausnartu dezaten ezinbestekoa da. Horrez gain, ezinbestekoa da bizitzako arlo guztietan gai honen inguruko prebentzioa eta lanketa egitea, errotiko aldaketa bat emateko behar-beharrezkoa baita lanketa etengabea egitea.
Guzti horregatik, Zumaiako Udalak azaroaren 25aren harira izango diren ekimenetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak, baita mugimendu feministak egun horretan bertan egingo duen protestara ere. Larunbat honetan 13:00etan abiatuko da manifestazioa, Beheko plazatik.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2024/11/25
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
Feminismoa
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2024/11/25
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Gizontasunaren inguruko hausnarketa tailerrak izango dira urritik abendura bitartean 2024/08/29
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
Gizarte Zerbitzuak
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
- Oroimena lantzeko tailerra, 'Tipi tapa' programa eta Itsasargia zerbitzua; Zumaiako adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko 2024/09/13
Emakumeon* Etxea
Zumaia bizitzeko da
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12
- 2025eko udazkenean zabalduko da babes ofizialeko 42 etxebizitzen zozketako izen-ematea 2024/12/11
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04