Hiru antzezlan eta film proiekzioa izango dira maiatzean eta ekainean, Geuretik Sortuak ekimenaren baitan
Ostiral honetan bertan Harri minak antzezlana izango da Zumaian. Ekainean, berriz, Zumaiako hiru aktorek hartuko dituzte Aita Mari antzokiko oholtza eta pantaila.
Geuretik Sortuak ekimenaren baitan sortutako beste lau proiektu izango dira maiatzean eta ekainean. Ostiral honetan bertan Bonbon Beltz konpainiak sortutako Harri minak antzezlana izango da Aita Mari antzokian. Hala dio sinopsiak: "Bizitzak bi zuloen artean dirau: Zulo batetik gatoz, zulora goaz. Bi arrakalen tartea. Hutsuneak bete nahian igarotzen dugun tartea. Harriko zuloa, herriko zauria. Ekin ta ekin, tirita jarri ta jarri. Zauria dago hor, baina… -dio orbainak. Zuloak harriari min ematen al dio?". Sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan.
Ostiraleko antzezlana eta gero, beste hiru ekitaldi izango dira ekainean. Horiek guztietan zumaiarrek hartu dute parte. Ekainaren 2an (ostirala) Bost teilatu filma ikusi ahal izango dute zumaiarrek, "bost teilaturen azpian jazotako bost istorio laburren bilduma". Nork bere etxean Krak egin duten Ane eta Mirenen dolua; Ekaitz gazteak eta Inaxio edadetuak baserrian bizi duten katarsiak emandako Arnasa; Michellek jaioterrira itzultzean deskubrituko dituen Hitzak eta bere nortasunaren inguruko galderak; paketea dagokion teilatupera eramateko Erlojupekoa lehiatzen duen mezularia eta, azkenik, Muga inguruan bere buruaren babesteko ihesi doan Kamaru gazte afrikarra. Hain justu, Kandido Uranga aktore zumaiarrak interpretatu du Muga laburrean Kameru gaztea gotortzen duen baserritarra.
Hurrengo egunean, ekainaren 3an, Metroakoadra sormen laborategiak sortutako Bidaide antzezlana izango da Aita Mari antzokian. Maite Aizpurua aktore zumaiarrak hartu du parte antzezlanaren sorkuntzan, eta aktore lanetan ere ariko da. Zerk mantentzen du kultura herri batean bizirik? Galdera horri erantzungo dio Metrokoadroka sormen kolektiboak, herriko ikusleekin batera. "Ikustezina den bizitza guzti hori herriz herri aztertu nahi izan dugu", azaldu du Maite Aizpuruak. Site specific formatuko antzezlana prestatu dute, hau da, tokian tokira egokitutako lana. "Eduki aldetik herri bakoitzera moldatzen pieza aurkeztuko dugu", esan du.
Azkenik, ekainaren 10ean (ostirala) Sexberdinak obra izango da Zumaian. Telmo Irureta Tanttaka teatroa konpainiaren aritu da Sexberdinak obra sortzen, Arrigorriagan. Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Telmo Irureta eta Aitziber Garmendiak hartuko dute oholtza. 2017an, Streaptease ikuskizunaren baitan, Gabilondo eta Iruretak antzerki pieza labur bat sortu zuten, eta ordutik zuten gogoa beste zerbait sortzeko. Geuretik Sortuak proiektuan ideia hori garatzeko aukera eman die. "Helburua izan da zerbait intimoa egitea, minusbaliaren inguruan. Ez dugu streapteasik egingo, baina antzezlanean biluztu egingo gara", esan du.
Geuretik Sortuak proiektuarekin, euskaraz sortzen eta hedatzen den artea bultzatu nahi du Udalbiltzak; zehazki, euskaraz sortutako literatura, zinemagintza eta antzerkia sustatzea da proiektuaren helburua, eta, horretarako, sormen lanak egiteko egonaldiak antolatu ditu sortzaileentzat Euskal Herri osoko hainbat herritan. Ekimenaren baitan, bost antzezlan, eleberri laburren bilduma bat eta ikus-entzunezko pieza bat sortu dituzte Euskal Herri osoko hamarnaka sortzailek. Lan horiek guztiak Zumaiako oholtza eta aretoetara ere iritsi dira.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Euskara
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03
Kultura
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- Udazkena bero dator Aita Mari antzokira 2024/09/20