Zumaiako Udalak eta Distirak argazki lehiaketa antolatu dute beste urte batez. Aurten lehiaketaren 32. edizioa izan da, eta Joxe Juan Azkue Distira elkarteko kidearen oroimenez antolatu dute beste urtez batez. Txuri beltzean egindako argazkiak aurkeztu dituzte parte hartzaileek, eta gai librean aritu behar izan dira.
Epaimahaiaren iritziz, José Agustín Gurruchagaren argazkia izan da XXXII. Argazki Lehiaketara aurkeztutako "Umea eta txoria" lan onena. Bigarren saria Manuel Barreiroren "Historias de un tren 29" argazkiarentzat izan da. Hirugarren saria Aitor Aranak jaso du, "Jugando a ser Degas 02" argazkiagatik. Hiru horiek Argizaola argazki lehiaketarako sailkapena lortu dute.
Zumaiar onenaren saria, berriz, Mitxel Aizpuruarentzat izan da, eta "Mont St. Michel: Prozesio informalak lokatz gainean" argazkiagatik lortu du saria.
Irabazleen eta finalisten argazki guztiak ikusgai daude Distira argazki elkartearen webgunean.
1. saria: 500 euro
José Agustín GURRUCHAGA GARAGARZA
"Umea eta txoria"
2. saria: 300 euro
Manu BARREIRO RODRIGUEZ
"Historias de un tren 29"
3. saria: 200 euro
Aitor ARANA ARRUTI
"Jugando a ser Degas 02"
Zumaiar onenaren saria: 250 euro
Mitxel AIZPURUA ETXANIZ
"Mont St. Michel: Prozesio informalak lokatz gainean"