Jostailu erakusketa egingo dute asteburu honetan Ludotekan
4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jostailuen bilduma erakutsiko dute azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, 17:00etatik 19:30era bitartean.
Asteburu honetan ezohikoa izango da Ludotekako programazioa. Ohiko dinamikaren partez, haurrak eta hain familiak elkartuko dituzte, jolasean aritzeko. Larunbatean eta igandean elkartuko dira, 17:00etatik 19:30era bitartea.
Erakusketan 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jostailuak izango dira ikusgai. Gainera, hezitzaileek askotariko jostailu eta jolasen inguruko aholkularitza eskainiko die familiei. Horrela, helduek eta haurrek elkarrekin jolasean jarrita, jostailuak bertatik bertara eta zuzenean ezagutzeko aukera izango dute.
Familientzako aukera paregabea da ekimen hau, elkarrekin jolasean aritzeko, eta, Gabonen atarian, jostailu eta jolas egokien hautaketa errazteko irizpideak jasotzeko.
Albiste erlazionatuak
Ludoteka
Hezkuntza
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
- 0-6 urte bitarteko gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu Jon Urdineta psikomotrizistak 2025/02/27
- Zabalik dago Zumaian Musika, Dantza eta Antzerkia irakasteko zerbitzua emateko esleipen prozesua 2025/02/19
- Arrakasta handia izaten ari da PLAZerA ihes-gela, eta txanda berriak gehitu dituzte 2025/02/12
Haurrak
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
- Zumaiako Udalak bigarren izen-emate epe bat irekiko du udaleko irekietarako 2025/04/29
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala udarako 2025/03/28
Zumaia bizitzeko da
- Datorren astean hasiko da 'nagusiekin eta nagusientzat' prestatutako egitaraua 2025/05/17
- Itzurun hondartzan agurtuko du Jon Maiak 'Kantu berri bat gara' proiektua, maiatzaren 24an 2025/05/16
- Estazio kalean hainbat hobekuntza egingo ditu Udalak 2025/05/14
- Larunbat honetan irekiko da Flysch Trail mendi lasterketan izena emateko epea 2025/05/12