Kale Nagusia trafikoarentzat itxita egongo da urriaren 4tik 10era bitartean, zoladura konpontzeko
Ibilgailuak Olazabal Idazkariaren kaletik igaro ahal izango dira tarte horretan. Udal brigadako langileek egingo dituzte bidea konpontzeko lanak.
Datorren astelehenetik aurrera, astebetez, trafikoarentzako itxita egongo da Kale Nagusia (San Joan iturritik udaletxera doan bidea). Urriaren 11n zabalduko da berriro, konponketa lanak amaitzean. Tarte horretan, ibilgailuek Olazabal Idazkariaren kaletik pasa ahal izango dute. Oinezkoen kasuan, ez du eraginik izango bide mozketak.
Udal brigadak eremu horretako zoladura konpontzeko lanak egingo ditu astebetez.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



