Kaleko pintura lehiaketak Zumaiako txokoak hartuko ditu maiatzaren 23an
Margolana Zumaiako kaleetan egin beharko dute parte hartzaileek, gai eta teknika librean. Hiru sari nagusi izango dira, eta horrez gain, zumaiar onenaren, gaztetxo onenaren eta haur onenaren sariak banatuko dira.
1998an egin zen lehenengoz kaleko pintura lehiaketa Zumaian. Ordutik hamarnaka herritarrek hartu dute parte sariketan, eta lan ugari jaso dira. Aurten, maiatzaren 23an izango da lehiaketa, eta Zumaiako zein Zumaiatik kanpoko margolariek hartu ahal izango dute parte.
Irakurri lehiaketaren oinarriak
Honakoak dira lehiaketan parte hartzeko kontutuan hartu beharrekoak:
-
Lana kalean eta Zumaiako lur eremuaren barnean egin beharko da
-
Gaia zein teknika libreak izango dira
-
Lanerako euskarriak Oxford aretoan zigilatuko dira 9.00etatik 11.00etara bitartean. Euskarriak lanerako prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarnik edukitzea. Gainera, euskarriak gogorra izan beharko du, ondoren izango den erakusketarako baliogarria izateko.
-
Bukatutako lanak Oxford aretoan (Alondegia kultur etxea) aurkeztu beharko dira 13:00etatik 14:00etara bitartean, egilearen datuekin batera.
- Lehenengo saria eskuratu duen margolana Udalaren jabetzapekoa izatera pasako da
Maiatzaren 23an bertan lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko aukera izango dute gainontzeko herritarrek. Hala, margolanak ikusgai egongo dira Oxford aretoan arratsaldean zehar, 20:30ak bitartean. Sari banaketa ekitaldian bertan egingo da arratsaldeko 19:00etan, eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Sariak
Hiru sari nagusi banatuko dira maiatzaren 23an: lehenengo saria, 800 euro; bigarren saria, 500 euro; eta hirugarren saria, 300 euro. Gainera, zumaiar onenaren saria emango zaio bestelako saririk irabazi ez duen lehenengo zumaiarrari, 300 euro. Halaber, sariketan nagusitzen den lehen margolari zumaiarrak Pinturas Rubuio dendak egindako oparia ere jasoko du.
Gaztetxo eta haurrek ere izango dituzte sariak: 12 urte bitarteko onenak, eta 12 eta 16 urte bitarteko onenak Pinturas Rubio dendak emandako arte materialez osatutako sari bana jasoko dute.
Sariak ezin izango zaizkio eman egilera berari bi lehiaketatan jarraian, eta epaimahaiak eskubidea izango du saietako edoizein eman gabe uzteko. Halaber, lehiaketa honetan parte hartzeak arau guztiak onartzea dakarrela nabarmendu dute.
Herriko dendetan erakusketa
Iaz, pandemia egoerak hala behartuta, ezin izan zen urteroko lehiaketa egin, baina aurtengoan sariketa herrikoiari indarrez heldu nahi izan dio Udalak.
Hala, giroa berotzeko, azken 20 urtetan jasotako lanetatik 30 margolan aukeratu, eta horien erreprodukzioak herriko dendetako erakuslehioetan jarri ditu. Dendariek bezeroen artean zozkatuko dituzte lan horiek.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28
- Euskararen Egunaren harira, ekitaldiak izango dira Zumaian datorren astean 2023/11/24
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an 2023/11/24
Parte hartzea
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28
- Gabonetako ekitaldietan laguntzeko elkarteen izen-ematea igande honetan itxiko da 2023/11/09
- Zumaiako Udalaren esker mezua Flysch Trail lasterketa posible egin duten guztiei 2023/10/10
- 650 korrikalaritik gora ariko dira Flysch Trail lasterketaren 14. edizioan 2023/10/05
Kultura
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- Ostegunean amaituko da kultura eta artearen alorreko sormen bekarako proposamenak aurkezteko epea 2023/10/30
- Kultura eta artearen alorreko sormen lanetarako dirulaguntzen deialdia zabalik, azaroak 2 arte 2023/10/05
- Haur zein helduei zuzendutako antzerki sortarekin iritsi da udazkena Aita Mari aretora 2023/10/02