Kimikarin zientzia tailerra izango da urtarrilaren 2an eta 3an
6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako tailerra izango da eta zientziarekin dibertitzeko helburua izango dute saioek. Tailerrean parte hartu nahi dutenek Alondegian eman beharko dute izena abenduaren 26tik 30era bitartean.
‘Kimikarin’ haurrek eta gazteek zientziarekiko duten ikusmina pizteko ekimena da. Proiektua “Learning by doing” metodologia finlandarrean oinarritua dago, zientziaren aspektu ulergarriena erakutsiz eta “Ikasketa” eta “Dibertsio” kontzeptuekin loturak sortuz.
Tailerra urtarrilaren 2an eta 3an izango da, Alondegiko Oxford aretoan, 10:30etik 12:30era.
Parte hartu nahi dutenek Alondegia kultur etxean eman beharko dute izena, alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita edo 943861056 telefonora deituta. Pertsona bakoitzak gehienez bi partaide apuntatu ahal ditu.

Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08



