Kultura teknikari laguntzaile bat eta administrazio orokorrerako teknikari bat kontratatuko ditu Zumaiako Udalak, Lanbideren bidez
Hautaketa prozesuko izen-emateak Lanbideren bidez egin beharko dira, eta merituen egiaztagiriak Udalean aurkeztu beharko dira. Urriaren 25etik azaroaren 8ra bitartean egongo da epea zabalik.
Zumaiako Udalak bi udal langile kontratatuko ditu: kultura teknikari laguntzaile bat eta administrazio orokorrerako teknikari bat. Bi prozesuak lehiaketa bidez egingo dira, eta horretarako, hautagaien merituak hartuko dira kontutan. Izen-ematea Lanbideren bidez egin beharko da, eta epe berdinean merituen egiaztagiriak aurkeztuko beharko dira Udalean. Hautaketa prozesuan izena emateko epea urriaren 25etik azaroaren 8ra egongo da zabalik.
Kultura teknikariaren laguntzailearen ardurak izango dira Zumaiako agenda koordinatu eta kultur arloko saretze lanak. Administrazio orokorrerako teknikariaren zeregin nagusia "Etxebizitza bulegoa" programa garatu eta koordinatzea izango da.
Honakoak dira kontutan hartu beharrekoak:
- Izen-ematea Lanbiden egin beharko da, eta epe berdinean merituen egiaztagiriak Udalean aurkeztu beharko dira (Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoan)
- Hautaketa merezimendu-lehiaketaren bidez egingo da, eta gutxienez 5 puntu lortu beharko dira
- Lanbideko curriculumean agertzen diren merituan eta Udalean egiaztatzen diren merituak soilik hartuko dira kontutan. Hau da, bi erakundeetan bat egiten duten merituak hartuko dira kontutan. Hautagaien ardura izango da merituak Lanbiden eguneratzea.
- Hautaketa prozesuan izena emateko epea: urriak 25-azaroak 8
> ADMINISTRAZIO OROKORREKO TEKNIKARIA
> KULTURA TEKNIKARI LAGUNTZAILEA
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



