Lankidetza hitzarmena sinatu du Udalak 'Oinherri' eta 'Haurren Hiria' sareekin
Herritar eta eremu guztiak hezitzaileak direla kontutan hartuta, Zumaia balio jakinen gainean 'herri hezitzailea' izan dadin pausuak emango dituzte elkarlanean.
Zumaiako Udalak Oinherri herri hezitzaileen sarearekin eta Haurren Hiria sarerekin lankidetza hitzarmena sinatu du astearte honetan, Zumaia herri hezitzailea izan dadin pausoak emateko.
Maddi Aldalur Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, haurrentzako eta haurrengandik sortutako herri bat izatea suposatzen du horrek, haurren kulturaren aitortzatik abiatuta. "Ikuspuntu horretatik sortutako herri batek herritar guztiontzako dakartza onurak". Halaber, herri hezitzaile hori balio hezitzaile batzuen gainean landu nahi dute (berdintasuna, aniztasuna, partehartzea, euskara...). Horrek guztiak "haurrak etorkizuneko herritar bezala ikusi beharrean, gaur egungo herritar bezala ikusi beharra dakar".
Aldalurrek datozen hilabeteetan Zumaian egingo duten lanketa ere aurreratu du. Lehen pausu moduan, herriko zenbait eragilerekin bilduko da Udala, diagnostiko bat osatzeko, eta "hezitzaileak izatearen kontzientzia" lantzeko. Gainera, aspalditik egitekoa zen eskola kirolaren inguruko hausnarketa abiatuko dute. Azkenik, etorkizunera begira haurren kontseilu bat sortzeko asmoa dutela azaldu du. Prozesu guzti horretan 'Oinherri' eta 'Haurren Hiria' sareak izango ditu bidelagun Zumaiako Udalak.
Iraileko ohiko osoko bilkuran aho batez onartu zen Udala bi sareotan sartzea.
Haurren ikuspegi apurtzailea
Gotzon Bernaolak, Haurren Hiria Sarearen ordezkariak, "herritarrek, eragileek eta instituzioek duten erantzukizun partekatua nabarmendu du. "Herri batean eta komunitateetan ikaskuntza baldintzatzen duten elementu ugariegonik, horiek guztiekiko erantzukizuna hartu beharra dago". Komunitate hezitzaileak elkarlanean sortzearen beharra ere aipatu du Bernaolak.
Era berean, haurrekin lan egitea erabaki politikoaren erdigunera eramateak ikuspegi "dibergente eta apurtzailea" eskaintzen digula adierazi du: "helduen erabakiak zalantzan jartzen dituen ikuspegi hori positiboa da herritar guztientzat".
Herria, espazio hezitzailea
Maite Azpiazu Oinherri herri hezitzaileen sareko ordezkaria pozik agertu da Zumaiak Oinherri sarea indartuko duelako. Zumaiak sareko beste herriengandik jaso dezakeena ere interesgarria izango dela uste du, aholkularitza eta formazioa, besteak beste.
Oinherrik ere hezkuntza ardura partekatu moduan ulertzen du, eta Udala, eskola eta herrigintzako eragileen arteko elkarlanak garrantzia izugarria duela uste du. Zentzu horretan, "familia eta eskolaz harago, herria bera espazio hezitzailea dela" ulertzea ezinbestekoa dela adierazi du Azpiazuk. Zentzu berean, helburua herritar zaurgarrienak erdigunean jarriz, komunitatetik, gobernantza eredu irekiagoak sortzea dela adierazi du.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Ate ireki saioak egingo dituzte Gaztegunean uztailaren 6an eta 13an, 2010ean jaiotakoek zerbitzua ezagutzeko 2022/07/05
- 'Zarata', LGBTI+ kolektiboarekiko dugun ikuspegia zabaltzeko 2022/06/24
- Euskara Saileko dirulaguntzen deialdia irailean egingo da 2022/06/24
- 'Motxila laranja' soinean, lagun artean abentura bizitzeko aukera izango dute 12 eta 18 urte bitarteko zumaiarrek 2022/06/21
Hezkuntza
- Geoparkearen ebaluazio misioko ordezkaritza Zumaian izan da gaur 2022/06/16
- Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak ate irekiak egingo ditu maiatzaren 16tik 20ra 2022/05/10
- Zumaiako Soldadura Zentroan Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasteko izen-ematea zabalik dago 2022/05/10
- Udaleku irekietan eta udazaintza zerbitzuan izena emateko epea ostiral honetan amaituko da 2022/05/03