Dena prest Zumaiako 39. Herri Lasterketarako
Astelehenean itxi zen izen ematea, dortsal guztiak orduan amaitu baitziren: 100 partaide arituko dira 5.300 metroko lasterketan, eta 300 partaide 10.200 metrokokoan. Probak eragina izango du herriko trafikoan, eta lasterketak irauten duen bitartean ibilgailuak beharrezko eginkizunetarako soilik erabiltzea eskatzen die Udalak herritarrei.
Otsailaren 24an, larunbatean, egingo da Zumaiako 39. Herri Krosa. 17:00etan izango da proba nagusia eta bi ibilbide izango ditu, bata 5,3 kilometrokoa eta bestea 10,2 kilometrokoa. Hori baino lehen, 15:45ean haurren eta gaztetxoen lasterketa izango da.
Probak trafikoan aldaketak eragingo dutu 15:30etik aurrera, Amaia plaza inguruan batez ere; eremu bereko aparkalekuak kenduta egongo dira. Gainera, N-634ko biribilgunetik hasita Axular ibiltokiaren hasiera arteko bideko errai bat itxita egongo da 17:00-18:00 bitartean. Errepideak ez dira guztiz itxita egongo, eta udaltzainak eta boluntarioak ariko dira trafikoa bideratzen. Edonola ere, lasterketak irauten duen bitartean ibilgailuak beharrezko eginkizunetarako soilik erabiltzea eskatzen die Udalak herritarrei.
> Hemen ikus daitezke lasterketa bakoitzaren inguruko xehetasunak (ibilbidea eta ordutegiak, besteak beste)
Ordutegia:
15:45 – LH5-LH6: 1.050m. (Eusebio Gurrutxaga plaza).
16:00 – DBH1-DBH2: 2.100m. (Eusebio Gurrutxaga plaza).
16:10 – DBH3-DBH4: 2.100m. (Eusebio Gurrutxaga plaza).
16:30 – LH3-LH4: 250m. (Irteera Saregileen pazan).
16:40 - Eskola adinekoen sari banaketa.
17:00 – Lasterketa nagusia: 10.200m. (Eusebio Gurrutxaga plaza).
17:10 – Lasterketa motza: 5.100m. (Eusebio Gurrutxaga plaza).
18:15 – Helduen sari banaketa.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



