'Lurra, planeta sinbiotikoa' dokumentala proiektatuko dute urriaren 28an Zumaian, lehen aldiz euskarazko azpitituluekin
Dokumental honetan, Lynn Margulis emakume zientzialari gazteak biologia hankaz gora jarri eta iraultza zientifiko bat abiatu zuenekoa kontatzen du John Fieldman zuzendariak.
Symbiotic Earth zientzialari menderakaitz baten istorioa da. Emakumeen ahalduntzerako eredu, Lynn Margulisek gizonezkoen eta zientziaren establishmenta borrokatu zituen, eta bere iraukortasunaren bitartez, arrakasta izan zuen. 1960ko hamarkadan, zientzialari gaztea zela, Margulis barregarri utzi nahi izan zuten sinbiosia eboluzioaren funtsezko motorra zela dioen teoria bat artikulatu zuenean.
John Feldman zinemagileak mundu osora bidaiatu zuen Margulisen lankideekin elkartu eta galdera hau egiteko: zer gertatzen da egia aldatzen denean? Dokumental honetan, Margulisen proposamena eta garai hartan sortutako testuingurua aztertzeaz gain, klima aldaketa eta muturreko kapitalismoa eragin duen mundu ikuskera aztertzen ditu. Era berean, bizimodu iraunkorra eta sinbiotikoa bultzatzen duen bizitza ulertzeko ikuspegi berria eskaintzen du.
Ekitaldiaren urriaren 28an (osteguna) izango da, arratsaldeko 19:00etan Aita Mari zineman. Ekitaldira joateko ez da aurrez gonbidapenik hartu beharko.
Lehen aldiz euskarazko azpitituluekin
Symbiothic Earth (edo ‘Lurra, planeta sinbiotikoa) dokumentala jatorrizko bertsioan (ingelesez) eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko da Aita Mari zineman. Filmaren proiekzio gehiago izango dira beste herrietan ere, baina honako hau izango da euskaraz egingo den proiekzio bakarra.
Filma proiektatzeko proposamena Natur Taldeko kideen eskutik iritsi da, eta beste hainbat herritarren boluntario lanarekin osatu dira euskarazko azpitutuluak.

Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Ingurumena
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Santiagoko dunatik landare exotikoak zein inbaditzaileak erauzteko bigarren saio bat egingo dute irailaren 6an 2025/09/01
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana uztailaren 12an 2025/07/02
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03



