Merkatariek igandera bitartean eman dezakete izena deskontu bonuen sisteman
Maiatzaren 31ra bitartean eman dezakete izena deskontu bonuen sisteman parte hartu nahi duten merkatariek. Eskaera modu telematikoan egiteko zailtasunak dituztenek turismo bulegoan bertan egin dezakete.
“Errotaherria” kanpainaren baitako lehen ekintza gisa Udalak deskontu bonuak banatuko dizkie 18 urtetik gorako zumaiar guztiei. Deskontu txartelen kanpainan parte hartu ahal izango duten dendak honakoak izango dira: konfinamendu aldian komertzioak itxita eduki behar izan dutenak, eta irekita izanda ere, diru-sarrerak %75 edo gehiago murriztu zaizkienek. Parte hartzeko oinarriak hemen daude bilduta.
Parte hartu nahi dutenek modu telematikoan eman dezakete izena, maiatzaren 31ra bitartean. Zalantzak izatekotan 943143396 telefonora deitu eta turismoa@zumaia.eus e-mailera idatzi dezakete parte hartu nahi duten komertzioek, eta eskaera modu telematikoa egiteko zailtasunak dituztenek turismo bulegoan bertan egin dezakete eskaera.
Turismo bulegoaren ordutegia:
- Ostegunean, ostiralean eta larunbatean: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00
- Igandean: 10:00-14:00
Deskontu txartelak, komertzioa bizi dadin
Zumaiako Udalak 20 euroko deskontu bonu bana banatuko die 18 urtetik gorako zumaiarrei. 20 euroko deskontua erabiltzeko, deskontuaren hirukoitza gastatu beharko du herritarrak. Ekimen honek 500.000 euro inguruko inpaktu zuzena ekarriko du herriko dendentzat.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
ErrotaHerria
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06



