Merkataritzako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak eta TicketBAI sistema euskaraz
Merkataritza establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko deialdi berria argitaratu du Udalak. Horrekin batera, TicketBAI sistema euskaraz erabiltzeko deia egin nahi dute Udalak eta UEMAk.
Urte asko dira Udalak laguntzak ematen dituela establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko. Era askotako euskarriak izan daitezke, gainera: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak… Errotulazio elementuaren kostuaren % 50 lagunduko da diruz, 300 euroko muga gainditu gabe.
Ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek betetzea:
-
Establezimenduak helbide fiskala Zumaian.
-
Eskatzaileak zerga betebeharrak eguneratuak.
-
Udalaren baimena (toldo eta antzekoak jartzeko)
-
Errotulua euskaraz eta zuzen idatzia.
Ez dira diruz lagunduko errotulu elebidunak, nahitaezkoa izango da euskaraz bakarrik egotea. Era berean, ez da laguntzarik emango izen berezia bakarrik agertzen denean; establezimenduaren jarduera euskaraz adieraztea hartuko da irizpidetzat.
Aurkeztu beharreko agiriak:
-
Eskabidea beteta
-
Euskaraz jarritako errotuluaren edo toldoaren faktura (2021ekoa) eta ordaindu izanaren agiria
-
Jarritako errotuluaren argazkia
-
Hirugarrenen alta emateko agiria, banketxean sinatuta eta zigiluz jota, aurrez aurkeztu ez bada.
Interesdunek Euskara Zerbitzuan eta Udalaren webguneko dirulaguntzen atalean izango dituzte eskura deialdiari buruzko xehetasun guztiak. Eskaera telematikoki egiteko aukera ere badago, Herritarren Atarian.
TicketBAI sistema euskaraz erabiltzeko deia egin diete Udalak eta UEMAk herriko merkatariei
2022tik aurrera egoitza fiskala Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan duten negozio guztiek TicketBAI sistema erabili beharko dute, informazioa Ogasunarekin partekatzeko. Hori dela eta, Zumaiako merkatari guztiek ezarri beharko dute aplikazio informatiko bat, aukera emango diena fakturak eta tiketak sortzeko eta, aldi berean, horien datuak Gipuzkoako Foru Ogasunari bidaltzeko. Negozio guztiek egin beharko dute hori: tabernek, dendek, era guztietako zerbitzuak ematen dituztenek…
TicketBAI sistemak aukera ematen du euskararen normalizazioan aurrerapauso bat emateko, fakturak eta tiketak ere euskaraz sortuz. Zoritxarrez, aplikazio horietako asko ez daude prestatuta euskaraz erabiltzeko eta, ondorioz, agiriak gaztelania hutsean sortzen dituzte.
Hori ikusita, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, ekimen bat abiatu du, eta Udalak bat egin du ekimen horrekin. Zehazki, hauxe eskatu nahi die herriko dendari eta tabernari guztiei: «TicketBAI sistema zure negozioan ezartzeko garaian, euskaraz erabili daitekeen aplikazio informatikoa aukera ezazu, gero tiketak eta fakturak euskaraz sortu ahal izateko. Kontuan hartu zure bezero gehienak euskaldunak direla».
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zesta punta eta esku pilota jaialdi ikusgarriak izango dira datozen bi asteetan Aitzuri pilotalekuan 2025/04/08
- Hurrengo astelehenean (apirilak 14) amaituko dira udazaintza zerbitzuko, udaleku irekietako eta kirol udalekuetako izen-emateak 2025/04/08
- Badator Lapetan, euskararekin jolas egiteko 2025/04/01
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
Euskara
- Badator Lapetan, euskararekin jolas egiteko 2025/04/01
- Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz 2025/03/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
- Zumaiako Udalak bat egin du UEMAk abiatu duen 'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpainarekin 2025/02/25
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik, urriak 11 arte 2024/09/27
- Dendari, tabernari eta elkarte gastronomikoetako kideekin bilduko da Egutera energia kooperatiba ostegun honetan 2024/06/11
Diru laguntzak
- Musika, antzerkia eta dantza arloko elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ere zabalik 2022/03/30
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea ostiral honetan amaituko da 2021/11/24
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2021/11/03
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia irekita 2021/10/01